Gorka Gorospe

Gorka Gorospe Rambouts (Donostia, 1968) ornitologoa, marrazkilaria, gidaria, argazkilaria. Euskal Herriko ornitologo ezagunetariko bat da.[1] Nafarroan bizi da.

Gorka Gorospe
Bizitza
JaiotzaDonostia, 1968 (55/56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakornitologoa eta marrazkilaria
KidetzaEspainiako Ornitologia Elkartea
gorkagorospe.com

Biografia

Oso gazte txoriekiko interesa erakutsi zuen. Gipuzkoako beste ornitologoekin batera Motacilla Ornitologi Taldea sortu zuen. 1992an Itsas Enara Ornitologi Elkartea sortu zuten Motacillakoek. Hamabost urtez talde berriaren burua izan zen, 2007arte. Garai berean Gipuzkoako Urtekari Ornitologikoaren editore izan zen. Halaber, Euskal Herriko prentsan, eduki ekologista zuten komiki-bandak argitaratu zituen. 90 hamarkadan ere, bestetik, Grupo Ibérico de Aves Marinas (GIAM) elkartearen Euskadiko atalaren koordinatzailea izan zen. 1996an Nafarroako [[Orgiko hariztia|Orgi Hariztiko Aisiako Natur Eremuan (Ultzama haranean) hasi zen lan egiten, inguru heziketa eta interpretazio material sortzaile bezala. 2000. urtean Edurne Gerendiainekin batera, Garrapo SL enterpresa sortu zuen. Halaber, Nafarroako Garrantzi Komunitarioko zenbait Lekuetan lanean aritu zen. 2001 urtean SEO/BirdLifeko Arrarotasunen Komitean integratu zen. 2006. urtean Birding Nafarroa programan lan egiten hasi zen.[2][3]

Obra

Erakunde askorekin lan egin du, marrazkilari gisa: Bizkaiko Foru Aldundia, Aranzadi Zientzia Elkatea, Orgi Hariztiaren Aisiarako Natur Eremua, Eskirotzeko Kontzeju, Plaiaundiko Parke Ekologikoa edo Birding Navarra programarako... Baita ere talde ekologistekin. Prentsan ere komiki-banda ugari argitaratu du.

  • "Varanger, el pajareo ártico más accesible". Quercus aldizkaria, 376.zk., 2017ko ekainean.
  • "Turismo ornitologikoak. Hegazti populazioetan duen inpaktua". Elhuyar, 09/2015.
  • Parke eta lorategietako hegaztiak. Gorka Gorospe, marrazkiak. Juan Arizaga eta Beñat Díezekin batera. Aranzadi Natur gida-txikiak 1, 2014.[4]
  • Txingudiko ekosistemak, koadernoa.
  • Txingudi-Bidasoa: Biodibertsitate altxorra, koadernoa.

Erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.