Gorka Agirre
Gorka Agirre Arizmendi (Anberes, 1950 – Bilbo, 2009ko martxoaren 20a) EAJ alderdiko euskal herritar politikaria izan zen. Jose Antonio Agirre lehen lehendakariaren iloba zen, baita Luis Maria Retolazaren suhia ere. Zientzia Ekonomikoak ikasi zituen Lovainako Unibertsitatean. Urteetan izan zen EAJren Euzkadi Buru Batzarreko partaide. Deia egunkarian artikulu ugari idatzi zuen J. Txindoki ezizenaz. Lizarra-Garazi akordioa egitean (1998) parte-hartze garrantzitsua eduki zuen.
Gorka Agirre | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Anberes, 1950 |
Heriotza | Bilbo, 2009ko martxoaren 20a (58/59 urte) |
Familia | |
Anai-arrebak | |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
- Artikulu hau politikari jeltzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Agirre».
2006an Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu zuen, ETAri laguntzea leporatuz. 2008ko urrian haren kontrako kargu guztiak erretiratu zituen Baltasar Garzon epaileak.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.