Good Will Hunting
Good Will Hunting (euskaraz, "Will Hunting Zintzoa") 1997ko Gus Van Sant zinema zuzendariaren filma da. Gidoia Ben Affleck eta Matt Damon aktoreek idatzi zuten eta protagonistak Robin Williams, Matt Damon, Ben Affleck, Minnie Driver eta Stellan Skarsgård izan ziren.
Good Will Hunting | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1997 |
Izenburua | Good Will Hunting |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film erromantikoa, sarbide-bizipena eta film dramatikoa |
Iraupena | 126 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Grabazio lekua(k) | Toronto |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Gus Van Sant |
Gidoigilea(k) | Ben Affleck Matt Damon |
Antzezlea(k) | |
Matt Damon Robin Williams Ben Affleck Minnie Driver Stellan Skarsgård Casey Affleck Cole Hauser Scott William Winters George Plimpton Alison Folland Vik Sahay Harmony Korine | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Lawrence Bender |
Konpainia ekoizlea | A Band Apart (en) ![]() Miramax |
Edizioa | Pietro Scalia |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Danny Elfman Elliott Smith (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Jean-Yves Escoffier |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Boston |
Historia | |
Jasotako sariak | National Board of Review: Top Ten Films (en) ![]() European Film Academy Achievement in World Cinema Award (en) ![]() 11th European Film Awards (en) ![]() Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak |
Nominazioak | European Film Academy Achievement in World Cinema Award (en) ![]() 11th European Film Awards (en) ![]() Stellan Skarsgård Muntatze onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Pietro Scalia Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Matt Damon, Ben Affleck Academy Award for Best Original Dramatic Score (en) ![]() 70. Oscar Sariak Danny Elfman Zuzendari onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Gus Van Sant Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Robin Williams Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Matt Damon Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Minnie Driver Film onenaren Oscar Saria 70. Oscar Sariak Lawrence Bender |
miramax.com… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Bederatzi Oscar Saritarako izendatua izan zen baina, azkenik, bi irabazi zituen: Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Robin Williams) eta Jatorrizko gidoi onenaren Oscar Saria (Ben Affleck eta Matt Damon).
Argumentua
Will Hunting Boston hegoaldeko mutil umezurtz eta txiroa da, baina aldi berean dohaiduna eta jende ohia baina askoz ere buruargiagoa. Massachusetts Institute of Technology unibertsitatean erratza pasatzen lan egiten du. Egun batez, Gerald Lambeau irakasleak ikastetxeko arbel batean matematikako teorema baten ariketa zail bat ikasleek etxeko lan gisa egin dezaten idatzi du: Will Hunteingek hura ikusi eta ezkutuan berehala amaitu du. Biharamunean, ariketa bikain amaituta, irakaslea zur eta lur geratu da, are gehiago egilea bere ikasleetakoa ere ez dela izan jakitean. Kale borroka baten ostean, poliziak Will jo eta espetxeratzeko zorian dago. Epaileak Lambeauren eskakizuna onartu du (Will gaztearen dohaiaz jakitun), espetxera joan beharrean, psikologo baten ardurapean egon dadin.
Terapia horren bitartez, gaztearen portaera gatazkatsuaren arrazoia jakin da: mutikotan jasotako tratu txarren ondorio da eta horrek neskalagunarekiko harremana hobetzen laguntzen dio. Era berean, gaztearen presentziak irakaslea eta psikologoaren bizitzak ere onerako aldatu ditu, haien arteko lehia gainditzen lagunduz: batetik, irakasleak bere gutxiespen konplexua gainditu du eta, bestetik, psikologoak bere emaztearen heriotzaren ondorioz izandako atsekabe eta isolamendua ere bai, neurri batean.
Pertsonaiak
- Robin Williams: Sean Maguire
- Matt Damon: Will Hunting
- Ben Affleck: Chuckie Sullivan
- Minnie Driver: Skylar
- Stellan Skarsgård: Gerald Lambeau
- Cole Hauser: Billy
- Casey Affleck: Morgan
- John Mighton: Tom
- Coleen McCauley: Cathy
- Jennifer Deathe: Lydia
Kanpo estekak
- Good Will Hunting filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)
- Good Will Hunting filmaren webgunea (Ingelesez)