Good King Wenceslas

Good King Wenceslas (euskaraz Wentzeslao Errege Ona) gabon kanta bat da. Bertan, Wentzeslao Errege Onaren istorioa kontatzen da, errege honek San Eztebe egunan (abenduaren 26a) neguko eguraldi latzari aurre eginez nekazari txiro bati limosna eman zion. Nekazariaren ibilaldian zehar hotzaren ondorioz bere asmo hori bertan behera uztekotan kinkan dago, baina erregearen elur gaineko urrats aztarnak jarrituz aurrera egiteko gai da. Kondaira Wentzeslao I.a Bohemiakoa (907-935) txekiar errege historikoaren bizitzan oinarritua dago.

Good King Wenceslas
Jatorria
Argitaratze-data1853
Ezaugarriak
Genero artistikoaGabon kanta
Hizkuntzaingelesa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Honen parte daCarols for Christmas-tide (en) Itzuli
HitzakJohn Mason Neale
Bestelako lanak
MusikagileaThomas Helmore (en) Itzuli
John Mason Neale
Wentzeslao Errege Ona, Gabon kantak, zahar eta berriak eskuizkribuko irudia.

Gabon kanta honen ingelesezko hitzak berez 1853an Ingalaterran John Mason Neale eta Thomas Helmore-k idatzi zituen, urte berean lehebizikoz Carols for Christmas-Tide argitarapenean agertu zelarik. Doinua aldiz, XIII. mendeko Tempus adest floridum ("Loraldiaren garaia heldu da") udaberri abestiarena da, 1582an Piae Cantiones izeneko finlandiar abesti bildumaren barnean argitaratu zelarik.

Kanpo estekak


This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.