Gonzalo Suárez

Gonzalo Suárez (Oviedo, Espainia, 1934ko uztailaren 30a) zinema-zuzendaria eta gaztelaniazko idazlea da.

Gonzalo Suárez

Bizitza
JaiotzaOviedo, 1934ko uztailaren 30a (89 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, idazlea, gidoilaria, aktorea eta zinema ekoizlea
Jasotako sariak
Izengoitia(k)Martín Girard

IMDB: nm0840779 Allocine: 6306 Allmovie: p113161
Facebook: Gonzalo-Suárez-53593897068 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Filologia-ikasketak egin zituen, eta unibertsitatean bertan izan zuen antzezle-karrera hasteko aukera. Gero hedabideetan hasi zen lanean, irratian, kirol-kazetari gisa. 1960ko hamarraldian zenbait eleberri idatzi zituen: De cuerpo presente (Gorpua bertan dela). Bere eleberrietako batzuk filmetarako baliatu izan zirenez, film-gidoiak idazten hasi zen, eta filmak zuzentzen gero.

Zuzendari gisa, 1967an egin zuen debuta, Ditirambo filmarekin. Hasieran ohi ez bezalako filmak egiten hasi zen, edertasun handiko irudi oniriko eta fantasiazkoak, batetik, eta errealitatekoak, bestetik, nahasiz. Esperientzia horren porrotaren ondoren, zinema tradizionalera itzuli zen, literatura-lanak zinemara egokituz.

1994an El asesino triste (Hiltzaile tristea) kontakizun-liburua argitaratu zuen, hamar urte ezer argitaratu gabe igaro ondoren, eta 1999an Ciudadano Sade, XVIII. mendeko aristokrata libertinoaren eleberri gisako biografia.

Beste film aipagarri batzuk: El extraño caso del doctor Fausto (1969, Fausto doktorearen kasu harrigarria); Aoom (1970); Morbo (1971); Al diablo, con amor (1973, Deabruari, maitasunez); La loba y la paloma (1974, Otsemea eta uso-emea); La regenta (1974); Beatriz (1976); Don Juan en los infiernos (1990, Don Juan infernuetan); La reina anónima (1992, Erregina anonimoa); Mi nombre es sombra (1995, Nire izena da itzala).

Filmografia

UrteaFilmaAktore-zerrenda
2007Oviedo ExpressBarbara Goenaga, Carmelo Gómez, Najwa Nimri, Jorge Sanz
2002El candidatono data available
2000El porteroMaribel Verdú, Carmelo Gómez, Antonio Resines, Elvira Mínguez, Roberto Álvarez
1995Mi nombre es sombraFrancois-Eric Gendron, Amparo Larrañaga, Ernesto Alterio
1994El detective y la muerteMaria de Medeiros, Javier Bardem, Héctor Alterio, Charo López, Mapi Galán
1992La reina anónimaCarmen Maura, Marisa Paredes, Juanjo Puigcorbé
1991Don Juan en los infiernosFernando Guillén, Carmen Maura, Héctor Alterio, Olegar Fedoro
1990El lado oscuro del deseoHéctor Alterio, Hugo Gorban
1988Remando al vientoVirginia Mataix, José Luis Gómez, Hugh Grant, Valentine Pelka, Lizzy McInnerny, Elizabeth Hurley
1984EpílogoFrancisco Rabal, José Sacristán, Charo López, Sonia Martínez, Chus Lampreave
1979Cuentos para una escapadaJosé Luis Borau, Chus Lampreave, Carmen Santonja
1977Reina ZanahoriaFernando Fernán Gómez
1977Parranda (film)José Sacristán, Antonio Ferrandis, Fernando Fernán Gómez
1976BeatrizJorge Rivero, José Sacristán, Carmen Sevilla
1974La loba y la palomaCarmen Sevilla, Donald Pleasence
1973Al diablo con el amor (A)Ana Belén, Victor Manuel, Luis Ciges
1972Morbo (film)Ana Belén, Victor Manuel
1970AoomLex Barker, Teresa Gimpera, Fernando Rey
1969El extraño caso del doctor Fausto (A)Alberto Puig, Olga Vidali
1969Ditirambo (A)Lou Bennett, Ángel Carmona, Francesc Català Roca
1967Ditirambo vela por nosotros (A)Marianne Bennett, Bill Dyckes, Silvia Suárez
1966El horrible ser nunca visto (A)Francisco Balcells, Silvia Suárez
  • (A) Gonzalo Suárez aktore nagusi gisa agertzen da

Liburuak

De cuerpo presente, 1963.

Los once y uno, 1964.

Trece veces trece, 1964.

El roedor de Fortimbrás, 1965.

Rocabruno bate a Ditirambo, 1966.

La zancada del cangrejo, 1969.

Operación Doble Dos, 1974.

Gorila en Hollywood, 1980.

La reina roja, 1981.

El asesino triste, 1994.

La literatura, 1997.

Ciudadano Sade, 1999.

Yo, ellas y el otro, 2000.

El cine: de las cavernas a la pantalla, 2001.

El hombre que soñaba demasiado, 2005.

La suela de mis zapatos, 2006.

Dos pasos en el tiempo. De Aoom a El Genio tranquilo, 2006.

El secreto del cristal. Aforismos y desafueros de Gonzalo Suárez., 2008.

Gidoiak

1965 Fata Morgana.

1975 Operación Doble Dos.

1980. La colmena.

Zuzendutako antzezlanak

2000. Arsénico por favor

Erreferentziak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.