Gonzalo Sobejano
Gonzalo Sobejano Esteve (Murcia, 1928ko urtarrilaren 10-New York, 2019ko apirilaren 10) idazle espainiarra ezaguna izan zen: poeta, kritiko literarioa eta Literatura irakaslea.
Gonzalo Sobejano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Murtzia, 1928ko urtarrilaren 10a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | New York, 2019ko apirilaren 10a (91 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, literatura-kritikaria, poeta, prosalaria eta unibertsitateko irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | olerkigintza |
Biografia
Bere lehenengo ikasketak Murcian egin zituen. Ondoren, Madrilen, gerra ondorengo unibertsitatea ezagutu zuen. Dena dela, garaiko izen handiak izan zituen irakasle moduan: Dámaso Alonso, Rafael Lapesa eta Manuel Muñoz Cortés. Doktoregoa ere Madrilen egin zuen. Ondoren, beka bati esker, Parisera joan zen.
1951an Heidelbergera joan zen. Han bere emaztea izango zen Helga ezagutu zuen. Helga idazlearen laneatan ezinbesteko laguntzailea izan zen. Heidelbergtik Mainzeko Unibertsitatera joan zen eta, geroago, Koloniako Unibertsitatera. 1963an Ameriketako Estatu Batuetan hasi zen irakasten: New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, geroago Pittsburgko Unibertsitatean Pennsylvaniako Unibertsitatea Filadelfian, 1986 arte. Azken urte horretan Columbiakora itzuli zen baina katedratiko moduan. Beste unibertsite askoan irakasle gonbidatua bezala ibili zen, bestetik. AEBetako beka ugari lortu zuen, besteak beste, Guggenheim beka eta Pennsylvaniako Unibertsitatea ren Lindback Award for Distinguished Teaching beka.[1]
Literaturan gerraondorengo estetizismotik poesia deserrotura igaro zen. Murciako Polo de medina poesia saria eskuratu zuen.[2]
Sari nagusiak
- Espainiako Literaturaren Sari Nazionala "Emilia Pardo Bazán", kritika literarioaren alorrean. (1979)
- Murciako Erramu Saria, Prentsa Elkarteak emana (1971)
- Cruz de Comendador de la Orden de Isabel la Católica, concedida por el Rey de España (1986).
- Arte Ederren Domeina Nazionala
- Murciako Unibertsitatearen Doctor Honoris Causa (1989)
- Murciako Seme Kutuna (2012)
Obra
Liburu eta edizio komentatuen egilea izan zen. Honna hemen bere lan ezagunenak:[3]
- Poesia
- Sombra apasionada, 1948
- Eco en lo vacío, 1951
- Kritika literarioa eta filologia ikerketak
- El epíteto en la poesía española, Madril, Gredos, 1956
- Forma literaria y sensibilidad social: Mateo Alemán, Galdós, Clarín, el 98 y Valle-Inclán, Madril: Gredos, 1967
- Nietzsche en España, Madril, Gredos, 1967 (2. edizioa hobetuta, 2004)
- Novela española de nuestro tiempo: en busca del pueblo perdido, Madril, Prensa Española, 1970
- Clarín en su obra ejemplar, Madril, Castalia, 1985
- La novela española contemporánea: 1940-1995: Doce estudios, Madril, Marenostrum, 2003
- Lección de novela, España entre 1940 y ayer, Madril, Marenostrum, 2005
- Quevedo o La prosa de ideas en nuestro Siglo de Oro
- Juan José Millás, fabulador de la extrañeza
- Koordinatzaile bezala
- La colmena, Camilo José Cela, Madril, Alianza Editorial, 2016
- La Regenta, Leopoldo Alas, Madril, Castalia, 1986, 2 vols.
- La mortaja, Miguel Delibes, Madril, Cátedra, 1987
- Dulce y sabrosa, Jacinto Octavio Picón, Madril, Cátedra, 1990
- Biltzaile bezala
- Francisco de Quevedo, Madril, Taurus, 1978
Erreferentziak
Kanpo loturak
- (Gaztelaniaz):Lan guztien katalogoa Cervantes Virtual webgunean.
- (Gaztelaniaz):Biografia Murciako Unibertsitatearen webgunean.