Gonzalo Ramos
Gonzalo Ramos Cantó (Madril, 1989ko irailaren 19a) aktorea da.
Gonzalo Ramos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1989ko irailaren 19a (34 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Sofia Escobar (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea eta telebista-aktorea |
Bizitza
2004an El guardavías pelikulan Jon pertsonaia interpretatu zuen eta hor hasi zen bere ibilbidea aktore bezala. MIR, Los hombres de Paco eta Hospital Central telesailetan hainbat paper egin zituen.
18 urterekin ospera eraman zuen papel bat eskuratu zuen. 2008an Fisica o Quimican parte hartu zuen, non Julio pertsonaia interpretatu zuen lehenengo denboralditik bosgarren denboraldira arte. Seigarren eta zazpigarren denboraldietan hainbat pasarteetan agertu zen pertsonai gonbidatu bezala.
2011an There Be Dragons pelikula estreinatu zuen Roland Joffek zuzendua, Miguelen papera eginez. 2011an ere Los 80 son nuestros antzerkia estreinatu zuen bere Física o Química telesaileko taldekide ohiarekin, Álex Barahonarekin. Urte horretan Amar en tiempos revueltos telesaileko zazpigarren pasartean parte hartu zuen Alberto Cepedaren eta Carlos Robledoren pertsonaiak interpretatuz telesaila amaitu zen arte, 2012an.
2013an Titanic: Blood and Steel mini-seriean parte hartu zuen Raphael Garzónen papera eginez. Sektore audiobisualeko enpresa askoren koprodukzio bat da non Antena 3 aurkitzen da. Ramos produkzio horretan parte hartu zuen espainiar bakarra izan zen.
2014an bere lehen film laburra egin zuen: Super Yo. Gizonezkoen interpretazio onenaren saria lortu zuen Plasencia en corto jaialdi internazionalean.
Urte berean Victor interpretatu zuen Ciega a citas telesaileko hamaika kapitulutan. 2014an ere, Ingalaterrara salto egin zuen The interceptor telesaileko filmazioan parte hartuz. Telesaila 2015ean estreinatu zen eta aktore madrildarra kapitulu batean agertu zen.
Gaur egun, bere lehen film luzea idazten ari da.
Bizitza pertsonala
2013ko irailaren 21ean Sofia Escobar abeslariarekin ezkondu zen, lagunarteko zeremonia ospatu zuten Guimarãesen, Portugal iparraldeko herrialde batean.
2014ko Martxoaren 6an bere lehen semea jaio zen, Gabriel izenekoa.
Ibilbidea
Filmak eta telesailak | |||
Urtea |
Izenburua |
Papera |
Notak |
2004 | El guardavías | Jon | |
2006 | Hospital Central | Curro | Lehen pasartea ("Compañero del alma, compañera") |
2007 | MIR | Lehen pasartea ("Complejo de dioses") | |
2007 | Los hombres de Paco | Raúl | Lehen pasartea("Poli duro, poli blando") |
2007 | Hay que vivir | Lehen pasartea("Aprendiendo a vivir") | |
2007 | Hermanos y detectives | Matías | Lehen pasartea("Diez minutos antes de morir") |
2008 | Maitena: Estados alterados | Lehen denboraldia: 32. pasartea | |
2008 | La vida en rojo | Gonzalo | |
2008-2011 | Física o Química | Julio de la Torre | Pertsonaia printzipala (58 pasarte) |
2010 | Cruzando el límite | Raúl | Bigarren papera |
2011 | Los 80 son nuestros | Pertsonaia printzipala (antzezlana) | |
2011 | La noche rota | Pablo | Pertsonaia printzipalal (film laburra) |
2011-2012 | Amar en tiempos revueltos | Alberto Cepeda / Carlos Robledo | Pertsonaia printzipala |
2012 | Titanic: sangre y acero | Raphael Garzon | Bigarren pertsonaia |
2013 | Tarde | Pertsonaia printzipala (film laburra) | |
2014 | Ciega a citas | Víctor | Bigarren pertsonaia |