Gonzalo Etxebarria

Gonzalo Etxebarria (Bilbo, 1954ko apirilaren 1a) euskal artista plastikoa da, gaur egun Zuberoan bizi dena.[1]

Gonzalo Etxebarria

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1954ko apirilaren 1a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta eskultorea

Biografia

Bere ibilbidea Madrilgo arkitektura eskolan hasi zuen 1972-73 artean; 1974-76 artean Debako arte eskolan ikasi zuen, Jorge Oteiza maisuaren gerizan.[2]

1988an Mendikotako Uztaro taldea sortu zuen beste artista batzuekin. Urte horretan Animatzaile Tekniko brebeta eskuratu zuen Landetan.

1998an Xiru festibalean "Musika Eskultura Progresiboa" sortu zuen.

Logotipo, disko azal eta afixa ugari diseinatu ditu, baita antzerki-eszenografiak ere. 2010 urtean Xora filmeko apainketak egin zituen, baita ilustrazioak ere (Erlea 3), Zuberoako Uztaro eta Hebentik elkarteekin.[3]

Landetan epe laburrez bizi eta gero, 2000ko hamarkada hasieran Barkoxera jin zen.[1] Zuberoa sormenerako leku egokia dela iritzita, bertan gelditzeko asmoa erakutsi du, artegintza kolegioetan egiten duen irakasle lanarekin txandakatuz.[2]

Teknikak

Pinturan, pigmentuak eta kola erabiltzen ditu oihal edo paper gainean.

Marrazkirako, pastel lehorra erabiltzen du.

Eskultura ere lantzen du.[1]

Estiloa

Bere estilo libre eta independentea "expresionista abstraktu" bezala izendatu da.[1] Etxebarriaren margoek bere barne munduaren argi-ilunak adierazten dute modu bizian.

Erakusketak

Erakusketak bakarka zein taldean egin izan ditu, leku askotan:

Erreferentziak

  1. «Etxebarria, Gonzalo - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  2. «Gonzalo Etxebarria» EKE (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).
  3. «Arteko Galer�a GONZALO ETXEBARRIA» www.artekogaleria.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-02).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.