Gong
Gonga perkusio-tresna da, Txinakoa jatorriz.
- Beste esanahi batzuen berri izateko, ikus: «Gong (argipena)»
Funtsean, metalezko (brontzezkoa, gehienetan) disko bat da, makilaz zein eskuz jotzean dardara egiten duena. Disko horrek ertza bihurtua eta erdian irtengune bat izaten du, baina gong batzuk erabat zapalak dira. Gonga jotzeko erabiltzen den makilaren burua gai bigun batez (feltroa, oihala, zeta) estalita dago. Magia- eta babes-ahalbideak aitortu izan zaizkio gongari eta Txinan, adibidez, goi-mailako bizimoldea eta oparotasuna adierazten du. Gonga dantza, antzerkia eta musika laguntzeko erabili izan da, baita mezuak igortzeko ere. Indonesiako gamelan orkestretako musika-tresna nagusia da. XVIII. mendearen amaieran erabili zen lehendabiziko aldiz orkestra batean.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.