Golem

Golema (hebreeraz גולם) Judu mitologia eta Txekiar mitologiako izakia da.

Golem
גולם
Leprechaun baten marrazkiaGolem baten irudikapena.
Pertsonaia Mitologikoaren Ezaugarriak
Mota Mitologia edo kondairazko izakia
Mitologia Judu mitologia
Txekiar mitologia
Lekua Josefov edo Judu auzoa, Praga
 Txekia

Ezaugarriak

Izaki hau bizirik gabeko materiaz egina dago. Gaur egungo hebreeraz Golem hitzak "ergel" nahiz "inozo" esan nahi du. Dirudienez izen hau gelem hitzetik eratorria omen da, honek "lehengai" esan nahi duelarik. Gershom Scholemek bere "Kabala eta sinbolismoa" liburuan dioenez, Golema Pragako ghettoan hogeita hamahiru urtez behin sarrerarik gabeko gela bateko leihoan agertzen den izakia omen da.

Golemaren izateak bere alde onak eta txarrak baditu. Golemak ez dira buruargiak, hots, eginkizun edo betebehar bat agintzen zaienean, izaki hauek jasotako aginduak literalki betetzen dituzte.

Azken aipamen honen inguruan, gertakari hau oso ospetsua da: honen arabera, errabinoaren emazteak "ibaitik ura atera zezan" joateko agindu omen zion, horrela bada, golemak agindua ahal zen modu literalenean bete zuen. Ibaira joan eta ura etengabe ateratzen hasi zen, ondorioz hirian uholdea jazo zen.

Kondaira

Izaki honetan oinarritutako kontakizunek beren jatorria erdi aroan dute. Halere, denetan kondairarik ospetsuena honako hau da: XVI. mendean Pragako Judah Loew errabinoak sortu omen zuen, Josefov edo Judu auzoa juduen aurkako erasoetatik babesteko helburuz, baita Sinagoga Zahar-Berriko betebeharretan lagundu zezan ere. Betiere kondairaren arabera, izaki hau Moldava ibai ertzeko lokatzez egin omen zuen. Legezko erritualak burutu ostean, Rabbik Golema garatu eta hebreerazko sorginkeri batzuk aipatzearekin bat biziarazi egin zuen.

Hasiera batean Golemak jendeari eta Rabbia berari euren eguneroko betekizunetan bikain laguntzen zien. Halere, denbora iragan ahala, Golema gero eta handiagoa eta indartsuagoa bilakatzen hasi zen, honekin bat, basatiagoa ere bihurtu zen, eta hiriko jendea jo eta erahil egiten zuen. Hiritarrek Rabbiri Golema suntsitzen bazuen juduen aurkako erasoak bertan behera geldituko zirela hitz eman zioten. Rabbi ados agertu zen. Golema suntsitzeko asmoz, Rabbik izaki honen kopetean idatzirik zegoen "Emet" hitzeko lehenbiziko E hizkia ezabatu zuen, honela hebreerazko "heriotza" hitza sortu zuelarik. Horrela Golema suntsitu zuen.

Kondairaren arabera, Pragako Golemaren hondakinak Altneuschul-eko ganberan omen daude. Hala, hondakin horiek behar izanez gero, berriz ere berpiztu daitezke.

Iruditegia


Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.