Golan
Golan[1][2] —Golango gainak izenaz ere ezaguna— (arabieraz: هضبة الجولان Haḍbatu 'l-Jawlān edo مرتفعات الجولان Murtafaʻātu l-Jawlān, hebreeraz: רמת הגולן, Ramat HaGolan) Asiako goi ordoki estrategikoa da, Siria, Israel, Jordania eta Libano arteko mugan dagoena.
Golan | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Hermon |
Garaiera | 1.226 m |
Mota | disputatutako lurralde |
Azalera | 1.800 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°00′N 35°45′E |
Estatu burujabe | Israel |
Israelen banaketa administratiboa | Iparraldeko barrutia |
Subdistrict of Israel | Golan Subdistrict |
Regional council of Israel | Golan Regional Council |
Leku geografikoa | Levante Jordango harana Q123784442 |
Mendizaletasuna |
Lehen, Siriaren mendeko lurraldea zen; gotortu, eta Israelgo lurraldeei artilleriaz eraso egiteko erabili zuten Israelgo estatua sortu ondoren (1948); gero, 1967an, Israelek hartu zuen eta lege militarraren mende jarri. Israelek 1981ean bereganatu zuen.
Geografia
Iparraldean, itsas mailatik 2.000 metro baino gehiagora dago, eta Galileako itsasoaren inguruan, berriz, itsas maila baino beherago.
Naturaren ikuspuntutik, Golan Hermon mendiaren jarraipena da. Jordan ibaiaren iparraldean dago, Hermon mendi magalaren eta Yarmouk (Heromax) ibaiaren artean. Lur eta belardi emankorrak ditu, 120-520 m garai direnak.
Historia
Siriako Al Qunaytirah eskualdearen zatia izanik, Israelek okupatu egin zuen Sei Eguneko Gerran (1967) eta, berriz ere, Yom Kippur Gerran (1973). 1981eko abenduaren 14an Israelek legea eta administrazioa aplikatu zituen, estatuaren zatitzat hartuta, eta hainbat kokaleku ezarri ditu han. Nazio Batuen Erakundek legez kanpoko anexio hori gaitzetsi du, eta nazioartekoak ez inoiz onetsi.
Siriak Al Qunaytirah eskualdearen zatitzat jotzen du oraindik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.