Goiuri Aldekoa-Otalora

Goiuri Aldekoa-Otalora Txinturreta (Durango, Bizkaia, 1972ko apirilaren 2a) argazkilaria da, baita zenbait ikus-entzunezkoren zuzendari eta ekoizlea ere.

Goiuri Aldekoa-Otalora

Bizitza
JaiotzaDurango, 1972ko apirilaren 2a (51 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria eta dokumentalgilea

Biografia

Txiki-txikitatik izan zuen argazkigintzarako joera, etxean zuen eredua jarraituz, aitaren zaletasunaren haritik sortu zitzaion grina. Lehen ikasketak Durangoko Kurutziaga ikastolan burutu ondoren, Diseinu Grafikoa ikasi zuen Huescako Arte eta Lanbide Eskolan, argazkigintzan espezializatuz. Oscar Molina, Jose Luis Bravo eta Gabriel Braurekin lantegietan parte hartu zuen. 2018an Ikus-entzunezko komunikazioko gradua egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

Lan ibilbidea

7 urtez Eraz-Anbotoko argazkilaria izan zen Segun Lazkanoren zuzendaritzapean. Bitartean, hainbat argitalpenetarako erreportajeak, ilustrazioak eta argazkiak egin zituen: Gustora idatziz (Ibaizabal argitaletxea, 2000). Lankidetzan aritu da hainbat erakunderekin (Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea) eta argitalpenekin (10x15, arte eta argazkigintza garaikideari buruzko fanzinea). Erramun Martikorenaren (Elkar) diskoko argazkiak ere egin zituen. Moxalen bideoklipa eta disko laburrean "Atxokokaka" abestiaren argazkiak.[1]

Argazkigintza eta ikus-entzunezko ekoizpena uztartu ditu.Zesatenjuenaz ekoiztetxeko zuzendaria izan da.

Ikusentzunezkoak

Ikusentzunezkoen munduan mota askotako lanak egiten ditu.

Dokumentalak

  • Itsasoari begira, gaixotasun arraroei buruzko dokumentalaren produkzio burua. Zesatenjuenaz produkzioak ekoiztetxearekin.
  • Ordago a pequeña dokumentalaren produkzio buru, Bittor Garaigordobil Ecuardorreko gotzain ohi emeritoaren 101. urtebetzeko omenaldirako.

Euskal Telebista

  • Euskal Telebistarako hainbat programetako Produkzio taldeetako kide: zuzenekoak, realitiak, dokumentalak, lehiaketak. Besteak beste, Betizu edo Eitb Kultura bezalako proiektuetako partaidea. Yoko eta lagunak filmeko Euskal Herriko komunikazio kanpainaren arduraduna. Somuga (2015).

Argazki erakusketak

  • 2014an Bosnian Déjà Vu. erakusketa Durangoko Arte eta Historia Museoan, BEGIRA ́14 nazioarteko argazki jaialdian.[3]
  • 2017an Durangoko Andraguneak antolatutako Artestura Feministak erakusketan parte hartu zuen.[4]Erroak izeneko bere lanak aipamen berezia jaso zuen.
  • 2018an Hausnarketak. 18 emakumeen erakusketa kolektiboa. Durangoko Arte eta Historia museoan.[5]
  • 2020an Sorginak Empoderarte emakume artisten nazioarteko elkartearen erakusketa kolektiboan parte hartu zuen Durangoko Arte eta Historia Museoan.[6]Bertan bisita bat gidatzeko ardura ere bere gain hartu zuen.[7]

Bestelakoak

2014an Barnekoari argazkiak egitea izenburuko berbaldia, Begira Photo jaialdian Rous Boisier-ekin batera.[8]

2015-2016 Durangoko Andragunean Autorretratuen inguruko ikastaroaren sortzaile eta irakasle.

2015 Buffalo produkzioak-en eskutik, eta TRUPP publizitate etxearekin Gure zura publizitate kanpainarako argazkiak, bai web orrirako bai katalogo eta karteleriarako.

Erreferentziak

  1. «Moxalek bideoklipa eta disko laburra dakartza» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).
  2. Rtratuek- mujeres fotografas. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  3. BOSNIAN DÉJÀ VU Goiuri Aldekoa-Otalora | Begira Photo Festival. (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  4. «Andragunea visibiliza la creación artística de las mujeres en la muestra ‘Artestura Feministak’» durangon.com 2017-12-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  5. «Erakusketa: Hausnarketak» www.durango-udala.net (Noiz kontsultatua: 2021-06-01).
  6. «El Museo de Durango evoca el “genocidio” sufrido por las mujeres acusadas de brujería» durangon.com 2020-09-01 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  7. «El Museo de Durango acoge una exposición sobre las mujeres asesinadas por brujería» El Correo 2020-09-02 (Noiz kontsultatua: 2021-05-18).
  8. «Rous Boisier eta Goiuri Aldekoa-Otaloraren berbaldia - Durango - 2014-06-17» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-20).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.