Goiuri-Ondona

Goiuri-Ondona (gaztelaniaz Gújuli) Zuia-Gorbeialdea eskualdean dagoen Urkabustaiz udalerriko kontzejuetako bat da, bi herriz osatua: Goiuri eta Ondona. Goiuri itsas mailatik 622 metroko garaieran dago, eta Ondona 660 metroko garaieran.[1] Guztira 48 biztanle dira.[2]

Goiuri-Ondona
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaUrkabustaiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°58′36″N 2°55′06″W
Garaiera629 metro
Demografia

Izena

Ondona izena lehendabizikoz 937. urtean ageri da, Donemiliagako Goldean, «San Esteban de Salcedo» monasterioari ematen zitzaizkion beste eliza batzuekin batera. Undona gisa ageri da Jeronimo Aznar apezpikuaren eskutitz batean, 1257. urtean. Eskutitz horretan bertan Guyuri gisa azaltzen zen Goiuri. Beste dokumentu batzuetan, berriz, Guxuli gisa ageri da, eta 1556. urtean, Goiuri gisa.[1]

Hizkuntza

Hizkuntza nagusia gaztelania da. XIX. mendearen hasieran galdu zen euskara.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
5Urduña
Izarra
Murgia
Gopegi
Urduña (suhiltzaileak)ApregindanaUntzagaUzkio UrkabustaizOiardoGoiuriBeluntzaZiorragaAltubeGillernaLukianoAperregiDonamaikiaJugoBitorianoZarateMarkiaSarriaOlanoLetonaZaitegiUrduña
Izarra
Murgia
Gopegi

Ondasun nabarmenak

Erreferentziak

  1. «Goiuri-Ondona», Urkabustaizko Udalaren webgunea.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lur entziklopedietatik hartua.

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak


Geografia
Araba
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.