Goitiko Gaina
Goitiko Gaina, Nafarroa probintzian topa dezakegun euskal mendia da.[1]
Goitiko Gaina | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 1.230 |
Mota | mendi |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 42°59′17″N 1°32′53″W |
Mendikatea | Saioako mendilerroa |
Herrialdea | ![]() |
Foru erkidego | ![]() |
Goitiko Gaina edo Goitean Eugiko urtegiaren mendebaldeko ertza zaintzen duen mendi oihantsua da. Zonalde honetako beste hainbat mendiren antzera, Goitiko Gaina bizkar luze eta gorabehera handirik gabea da.
Pagadi zabal eta garbiek estaltzen dituzte mendiko gainaldea eta hegiak, Iragi herriaren gainean harritza ikusgarri bat azaltzen badu ere. Tontorretik ikuspegi mugatua izanen dugu, basoa ekialderantz bakarrik zabaltzen baita.
Hala ere, bilatuz gero, behatoki ugari aurki ditzakegu Goitiko Gainaren bizkarrean, Leateko Gaina izeneko aurrezgailura adibidez, behatoki aparta baita Eugi inguruko mendien gainean, baita Pirinio aldera ere.
Erreferentziak
- Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
Gaina Goitiko Gaina (Mendikat)
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.