Goitibehera
Goitibehera hitzak esaten duen moduan goitik behera (maldan behera) inertzia erabiliz jaisteko erabiltzen den gailu edo jostailuari ematen zaion izena da.
Modu errazean egindako orga-antzeko batez eta honi ezarritako gurpil batzuez eratuta dago. Maiz gurpilen lana betetzeko errodamenduak erabiltzen dira[2].
Artisau-jostailu hauek normalean pilotuak berak eginak dira. Galizian carrilana eta Katalunian carretó dituzte izenak.
Goitibehera izan zen gerraosteko eta frankismo garaiko neska-mutilen denbora-pasa ezagunetariko bat. Ez zen jostailu-dendetan saltzen; bakoitzak egin behar izaten zuen, eta horixe izaten zen bere grazia. Fabriketatik, biltegietatik, lantegietatik eta zabor artetik apartatzen ziren ohol eta errodamentuekin fabrikatzen ziren,[1] eta dibertitzeko eta jokorako tresna bihurtu. Izenak berak adierazten duen legez, goitik beherako kaleak behar ziren goitibeherok gidatzeko.
Bilbon Zabalbide kalea izan zen horretarako egokien antzekoa, bai zuen luzeragatik, eta baita aldats pikan zegoelako ere. Zabalbide kalea erabiltzen da Bilboko Aste Nagusian konpartsek antolatzen duten Goitibehera Jaitsiera antolatzeko.[3][4][5] Zabalbide kalean goitik behera eginez gero, Egirletan hasi (Santo Domingon) hasi, Zurbaran auzoaren ertzetik igaro eta Zumalakarregi etorbidea zeharkatu behar da, handik San Anton elizara ailegatu arte.[6]
Erreferentziak
- Bilboko Konpartsak. (2020). Zuk zeuk egin..goitik behera!. Youtube - Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Goitibehera. .
- «GOITIBEHERA JEITSIERA - VIII. OPEN ASTE NAGUSIA» Bilboko Konpartsak (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- (Gaztelaniaz) González, Oskar. (2023-08-20). «En imágenes: la bajada de goitiberas, todo un espectáculo en Aste Nagusia» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- (Gaztelaniaz) quintana, asier. (2022-08-21). «Aste Nagusia 2022 | Las goitiberas bajan a toda velocidad por Zabalbide: «Esto es un espectáculo»» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-02-27).
- Goitia, Zuriñe. (2024-02-01). «Zabalbide kalea, goitik behera» Bilbao (Bilboko udala): 42..