Goiburu (Urnieta)

Goiburu auzoa Urnieta osatzen duten lau auzo administratibo[1] eta historikoetako bat da. Udalerria osatzen duten lau auzoen artean handiena da[oh 1] eta bertan kokatzen da Urnietako punturik altuena, Adarra mendiaren gailurra (817 metro).[2] Udalerriaren hego-ekialdea du bere baitan auzoak eta bertan kokatzen dira herriko giza aztarnarik zaharrenak (Marizulo, Mulisko Gaina, Eteneta, etab.) eta herriko gailur esanguratsuenak (Adarra, Aballarri, Onddi, Zorroztarri, etab.).[1][2]

{{{izena}}}
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea{{Herrialde info Gipuzkoa

| herrialde bandera2 | izena = Gipuzkoa | aldaera = | tamaina =

}}
UdalerriaUrnieta
Administrazioa
Posta kodea
AuzotarraGoiburutar
Geografia
Koordenatuak43°13′37″N 1°59′09″W
Azalera16,6282 km²
Demografia
Biztanleria450 (2008: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)
Dentsitatea27,06 bizt/km²

Auzoak auzo-elkarte bat du, Xoxoka-Goiburu Auzo Elkartea hain zuzen, eta udalarekin lankidetzan dihardu 2014tik.[3] Auzoaren erdigunea Xoxokan kokatu ohi da, bertan baitago biztanle kopuru handiena. Landa-eremuko auzoa izanik, biztanle gutxiko auzoa da. 2008. urtean aditzera eman zenez, 400 eta 500 biztanle artean zituen Goiburu auzoak.[4]

Mugaketa

Goiburu auzoak Lategi auzoarekin egiten du muga iparraldean, Enbutegi landetxearen inguruan. Landetxetik gora, Goiburu auzoa hasten da eta behera, Lategi auzoa. Osinaga auzoarekin (Hernani) egiten du muga iparraldean ere. Goiburu auzoa hainbat zonaldetan banatu daiteke, horietan nagusiena Xoxoka delarik, zeina Urnietako Udalak[1] Goiburu auzoaren baitako gune gisa sailkatu arren, Gipuzkoako Foru Aldundiak auzo independentetzat hartzen duen, Tsusaka izenarekin.[5] Xoxoka auzoan bizi dira goiburutar gehienak, auzoaren ipar-mendebaldean eta bertan kokatzen dira Auzoko frontoia, Tsusaka herri-eskola eta hainbat landetxe eta jatetxe. Ormazarreta eta Aierdi baserriak ere Goiburu auzoan kokatzen dira, baita horien inguruan biltzen diren beste etxalde eta baserriak ere.[2]

Xoxokatik at, Besadegi da erreferentziazko beste landetxe bat Goiburu auzoan, Adarra mendia igotzeko abiapuntu ohikoena izateagatik ezaguna. Besadegitik aurrera baserri eta landetxe kopurua murritza da. Goiburuk Ereñotzurekin (Hernani) ipar-ekialdean eta Pagoagarekin (Hernani) hego-ekialdean egiten du muga, mendigunean. Ereñotzu auzoarekin egiten duen muga Urumea ibaiak zehazten du Bezkita inguruan, hala, Goiburu auzoari esker Urnietak Urumea ibaia ukitzen du eremu hartan. Gune horri Bezkita burdinolak ematen dio izena, zeina Eusko Jaurlaritzak euskal ondaretzat sailkatu duen.[6] Goiburu auzoak hegoaldean Elduain herriarekin egiten du muga, Adarraren hegoaldean kokatzen den Txokoko Errekatik hurbil. Andoainekin ere muga zabala egiten du Urnietako auzoak, Leizotz auzoarekin hain zuzen, Akurrikako Txabola inguruan hasi eta Arizmendi baserriraino.[2][7]

Ondarea

Goiburu auzoa, Urnietako handiena izanik, ez da behartsua ondare aldetik.

Ondare arkeologikoa

Goiburu auzoan lau karobi kokatzen dira: Mikelabil, Goiko Barkaiztegi, Zuloeta eta Montefrio baserrietan. Marizulo haitzuloa da ordea ziur aski Urnietako giza-aztarna zaharrenak dituen gune arkeologikoa, izan ere, K. a. 6500. urteko bizi-aztarnak aurkitu dira bertan, lau mailatan banatuta, aipatutako garaikoak zaharrenak direlarik eta berrienak K. a. 3335. urtekoak. Azken garai horretan hilobi gisa baliatu zen haitzuloa. Giza gorpuzkiak eta zenbait animalienak aurkitzeaz gain, zeramika puskak eta Neolito garaiko hainbat tresna aurkitu dira bertan.[8][9]

Eraikuntza eta baserri historikoak

Goiburu auzoa landa-auzo zabala da, horregatik, baserri historiko ugari ditu bere lurretan. Horien artean esanguratsuak dira Aierdi baserria, Eusko Jaurlaritzak Eraikitako Euskal Ondasun Nabarmentzat eta Monumentutzat duena, Marizulo baserria eta Bezkita burdinola. Horietaz gain, aipagarriak dira Besabi, Igartza-Yarza eta Altzibar baserriak. Aierdi baserriari dagokionean, XVI. mendean eraiki zen eta garai hartako egitura eta ezaugarriak mantentzen ditu oraindik ere. Bezkita burdinolaren bidez auzoak (eta herriak) Urumea ibaia ukitzen du, izan ere, burdinola horrek Urumea ibaiaren urak baliatu zituen bere funtzionamenduan. Bezkita burdinola Eusko Jaurlaritzak ondare arkeologikotzat sailkatu du.[6][9]

Oharrak

  1. Urnietako Udalak egindako mugaketan eta mugaketa historikoan oinarrituz, herrian kontsentsu handiena duena, Goiburu auzoak 16.63 kilometro karratu inguru ditu, herriaren azaleraren %74,2. Gipuzkoako Foru Aldundiaren kartografia zerbitzuan ordea, Goiburu auzoak 13.75 kilometro karratu inguru ditu (%61 inguru) eta Tsusaka auzoak (Udalak Goibururen partetzat duena, eta herrian gehiengoak ere hala duena) 2.88 kilometro karratu inguru (%13 inguru).

Erreferentziak

  1. «Herria» Urnietako udala 2015-01-15 (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  2. «B5M > B5Map» b5m.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-09).
  3. Urnietako Udalaren eta Xoxoka-Goiburu Auzo Elkartearen arteko lankidetza hitzarmena. Urnietako Udala.
  4. «Goiburu auzoa mugitzen hasi da - Urnieta» Aiurri.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  5. «Urnieta» c2.nekar.com (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  6. «Bezkita burdinola. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  7. «Urnieta » Udalerriko gida ofiziala» www.geournieta.org (Noiz kontsultatua: 2020-10-10).
  8. «Urnieta - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).
  9. «Urnieta » Ondarea» www.geournieta.org (Noiz kontsultatua: 2021-01-27).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.