Goi mailako domeinu
Goi mailako domeinuak (ingelesez, Top-level domain edo TLD) Interneteko domeinuen azken zatia dira; hots, azken puntuaren ondoren datozen letrak. Adibidez, zabaldu.com domeinuari dagokion goi mailako domeinua com da (edo COM, domeinuetan ez baitira letra larri eta xeheak bereizten).
IANA erakundeak hiru taldetan sailkatzen ditu goi mailako domeinuak:
- Herrialdeentzako goi mailako domeinuak (ccTLD): Herrialde edo menpeko lurralde batek erabiltzen duena. Bi karaktereko luzeera du. Adibidez: Japoniari dagokion jp.
- Goi mailako domeinu orokorrak (gTLD): Printzipioz erakunde mota batekoek erabiltzen dituztenak, erakunde komertzialentzako, adibidez. Hiru edo karaktere gehiagoko luzeera izaten dute. Gehienak mundu osoan erabil daiteke, baina arrazoi historikoak direla-eta mil (Militarra) eta gov (Gobernua) Estatu Batuetara mugatuta daude.
- Azpiegiturarako goi mailako domeinuak: Berretsitako bakarra arpa da, arrazoi ezagunik gabe root ere existitzen den arren.
Ikus, gainera
- Goi mailako domeinuen zerrenda
- Proposatutako goi mailako domeinuak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.