Goi Ordokiak (Aljeria)

Goi Ordokiak (frantsesez: Hautes Plaines edo Hauts Plateaux) Aljeria iparraldeko eskualde naturala da, iparraldean Tell-eko Atlasa duena, eta hegoaldean Saharako Atlasa. Diagonalean zeharkatzen du herrialdea 600 kilometroan, Marokoko hego-ekialdetik Tunisiako ipar-mendebaldera. 900 eta 1200 metroko garaiera arteko lautadak dira, eta estepako landaredia dute. Sakongune gaziak ere daude, chott eta sebkhak, euri sasoian urez bete eta udan agortzen direnak.[1]

Goi Ordokiak (Aljeria)
Datu orokorrak
Garaiera1.300 m
Motagoi-lautada
Geografia
Map
Koordenatuak34°01′07″N 0°05′07″E

Erreferentziak

  1. Houhamdi, M., Hafid, H., Seddik,S., Bouzegag, A., Nouidjem, Y., Bensaci, T., Maazi, M.-C. eta Saheb, M.. Hivernage des Grues cendrées (Grus grus) dans le complexe de zones humides des Hautes plaines de l'est de l'Algérie. Aves, 45/2, 2008, 93-103 (Noiz kontsultatua: 2018-8-27).

Kanpo estekak

Geografia
Aljeria
Artikulu hau Aljeriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.