Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak
Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak euskal abesti herrikoia da. 1974an Mikel Laboak grabatu zuen Bat-Hiru albumean Xalbadorren hitzekin.[1][2]
Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Bertsio berriak grabatu zituen geroago, 1990ean Txerokee albumean eta 2003an 60ak + 2 albumean. Aire ahizpek (Fernando Aire "Xalbador"-ren bilobek) beren bertsio bat grabatu zuten 2014ko Bidexka albumean.
Ni ez naiz Mikel Laboa komikian 99. orrialdean keinu bat egiten zaio abesti honi: "Adizu, ama, badakizu..." "Ebaki beharrekoak txikito, "Gorputzaren bizitzeko eta gogoaren askatzeko".[3]
- Ama eta umea
Hitzak
Honela hasi eta bukatzen da Xalbadorren bertsoa:[2]
Bi kate, biak ebaki beharrezkoak: bat gorputzaren bizitzeko, bestea gogoaren askatzeko. Adizu, ama badakizu sortze berean zuri gorputzez lotzen ninduen zilbor-hestea sendagileak nola eten zuen. [...] |
[...]
Ama!Eten dezagun lehen gorputzarena bezela orain, gogoaren zilbor-hestea. Ama! Gogoaren zilbor-hestea. |
Erreferentziak
- Laboa, Mikel. (1974). «Bat-Hiru» www.badok.eus (Herri Gogoa / Edigsa) (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- Laboa, Mikel. Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa). Gabi de la Maza - Youtube (Noiz kontsultatua: 2023-01-12).
- «Ni ez naiz Mikel Laboa» durangokoazoka.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-02).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa). Gabi de la Maza - Youtube