Godaleta dantza
Godaleta dantza edo Godalet dantza Zuberoako euskal dantza herrikoi bat da.
Zuberoako maskaradan "fonction" (ekitaldia) izenekoa osatzen duen dantza. Zamaltzain, txerrero, gatuzain eta kantiniersaren artean dantza egiten dute. Nork bere dantza-urratsak egiten ditu ardoz beteriko edalontzi edo godalet baten inguruan eta gainean. Zamaltzaina izaten da azkena. Bere saioari bukaera emateko edalontziaren gainera igo eta oin baten gainean gelditzen da, besteaz gurutzea seinalatzen duen bitartean. Trebetasun berezia behar izaten da, oso zaila baita lurrean dagoen edalontzia ikustea.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.