Gobeu
Gobeu (ofizialki Gobeo) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 504 metroko garaieran dago, Zadorra ibaiaren ertzean. Gasteizko udalerriaren ipar-mendebaldean kokatua, hirigunetik 6 kilometrora dago. Herriko jarduera ekonomiko nagusia industria da, inguruko Gamarra Nagusian gertatu bezala. Izan ere, Gobeuko lurretan Ehari-Gobeuko industrialdea eraiki zen 1960ko hamarkadatik aurrera. Gaur egun Gasteizko Ehari-Gobeu auzoko zati dugu.
Gobeu | |
---|---|
Euskal Herria | |
Gobeuren ikuspegia | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gasteiz |
Administrazioa | |
Posta kodea |
|
Geografia | |
Koordenatuak | 42°51′40″N 2°43′51″W |
Demografia |
Demografia
Gobeuko biztanleria |
---|
Ondasun nabarmenak
- Landazuritarren oinetxea, XVII. mendean berreraikia. Fatxadan armarri handia du, «Antes morir que manchar el vivir» («bizitzea lohitu baino lehenago hil») gaztelaniazko goiburua duena. Bertan bizi izan zen Joakin Jose Landazuri, XVIII. mendeko arabar historialaria.
Jaiak
Gobeuko herrixkak ekainaren 29an ospatzen ditu bere jaiak.
Argazki galeria
- San Pedro eliza
- San Pedro elizako ataria
- Landazuri historialariaren palazioa
Kanpo estekak
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.