Gneiss
Gneissa gradu altuko arroka metamorfiko arrunt bat da. Bere protolitoa arroka sedimentario edo igneo bat izan daiteke. Foliazio handia erakusten dute eta berkristaltzea nabarmena da, baina ez dute mika, klorita edo mineral distiratsurik erakusten kantitate handitan. Arroka igneoetatik datozenean granito gneiss, diorita gneiss... izendatzen dira. Hala ere, konposaketaren arabera erakusten duten mineral indizearen arabera izenda daitezke (granate gneiss, biotita gneiss...).
Gneiss | |||
Arroka metamorfikoa | |||
---|---|---|---|
Dentsitatea | 2,867[1] g/cm3 |
Arroka igneo batetik eratorriak direnean, orokorrean, ortogneiss izena ematen zaie eta arroka sedimentario batetik datorrenean paragneiss izena.
Feldespato kristal handiak dituztenean Augen gneiss izena ematen zaie.
Ikus, gainera
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.