Glosa
Glosa (grezieratik, γλώσσα glossa, euskaraz 'mingaina', baita ere 'mintzaira') liburu baten orri bazterretan edo lerro artean idatzitako oharra da. Ohar horretan testuarekin lotutako azalpena ematen da, hizkuntza berean edo beste hizkuntza desberdin batean. Ondorioz, glosa mota asko egon daiteke, luzera edo edukieraren arabera; izan daiteke hitz bakar bat edota esaldi, paragrafo baten itzulpena edo antzeko beste testuen erreferentzia.
Glosa | |
---|---|
Jatorria | |
Ezaugarriak | |
Glosa multzo batek glosario izena du. Esan behar da glosen bilketa, glosario moduan, lexikografiaren hasiera izan zela eta horrela sortutako lanak lehen hiztegiak izan zirela. Erdi Aroan glosagile lana bazegoen eta haien edukia lege testuekin lotutako komentarioak zirenean, haien lanak apparatus bezala ezagutzen ziren.
Glosak, askotan, inprenta aurreko garaietako ezaugarriak dira. Garai horietan liburu gutxi zeuden eta zeudenak zehaztasun guztiekin irakurtzen ziren.
Teologian eta Zuzenbidean
Erdi Aroan Bibliaren teologian oso genero arrunta izan zen. Askotan buruz ikasten ziren, nork idatzi zuen jakin barik. Bibliako zenbait pasarte horrelako glosekin lotzen ziren biak bat izango balira bezala.
Garai bereko zuzenbidean ere, Erromatar zuzenbideaz eta Zuzenbide kanonikoaz idatzitako glosak erreferentzia elementu garrantzitsuak ziren. Sedes materiae izena jaso zuten, hau da, gaiari buruzko laguntza. Ezagunak dira 1160 urtearen inguruan Pedro Lombardok Salmoei buruz idatzi zituen Magna glossatura in Psalmos izenburukoa adibidez.
Hizkuntzalaritzan
Glosa erraz bat testu batean kakotxen artean markatzen da eta ondoren atzerriko hizkuntzaren hitza. Adibidez:
- Kosakoen txalupa mota bat da chaika ‘antxeta’.
Literaturan
Glosa forma poetiko bat da. Funtsean poema baten komentarioa beste poema baten bidez eta jatorrizko poemaren lerroak tartean jartzean datza, esaterako ahapaldi bakoitzaren amaiera moduan.
Musikan
Musika terminologia glosa emandako melodia baten apaintzea da. Musika instrumentalari egokitzen zaio. Glosak jatorrizko melodiaren zabaltzea zen.