Gloria Zubia

Gloria Zubia Erdoiza (Durango, Bizkaia, 1906ko abenduaren 11Alacant, 1987ko abuztuaren 19a) abertzalea eta euskaltzalea izan zen. EAJko militantea eta hizlaria.[1]

Gloria Zubia

Bizitza
JaiotzaDurango, 1906ko abenduaren 11
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaAlacant, 1987ko abuztuaren 19a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta hizlaria
KidetzaEmakume Abertzale Batza
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Biografia

Gloria Zubiak Filosofia ikasketak egin nahi izan zituen, baina ezinezkoa suertatu zitzaion, bere familian ez baitzen emakumeentzat horrelako ikasketarik onartzen. Karlista familia batean sortua, ideologia horretako militantea izan zen Primo de Riveraren diktadura garaira arte. Ondoren, Euskal Nazionalismora hurbildu zen Luis Arregi Garaigordobil bere senarraren bidez.[2]

Militantzia

1933an, EAJk emakumeei militantzia ireki zienean, Durangoko Emakume Abertzale Batzan afiliatu zen eta hizlari aritu zen alderdiaren hainbat mitinetan.

Horrez gain, Durangoko, Batzoki Tabiratarra izeneko Euzkel-ikastolako irakaslea izen zen. 1933an 74 ume zeuden izena emanda Batzokiko ikastolan. Gloria Zubia, Irune Garro eta Libe Erostegi ziren irakasleak. Gloria, Pospoliñas dantza taldeko zuzendaria ere izan zen. Antzezle ere jardun zuen, “Iru gudari” eta “Astinduak” izeneko antzezlanetan parte hartuz. Lourdes eta Erromara joan zen erromes Eusko Gaztedi taldekoekin. Erroman ikurriña astindu zuten bertako plaza eta kaleetan.

Gerra eta herbestea

1935ean Durangoko Uri Buru Batzarreko partaide izendatu zuten. Gerra Zibilaren garaian erantzukizun handiak izan zituen. 1937an Lapurdin erbesteratu behar izan zuen, eta handik itzultzean, 1941ean, Iruñera desterratu zuten 5 urterako, bere senarra berriz, lan bortxatuen esparrura sartu zuten. Gloria, kartzeletako bitartekari ere aritu zen.

Erreferentzia

  1. (Gaztelaniaz) Berriozabal, Román. Nacionalismo vasco en Durango (1893-1937). .
  2. Deia. «Gloria Zubia y Luis Arregi, un matrimonio histórico hoy casi desconocido» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-01-10).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.