Gloria Zuazola
Gloria Zuazola Castro (Uruguai, 1966 - Ibidem, 2024ko urtarrilaren 11) Uruguaiko euskal komunitateko kidea izan zen, horretaz gain, "Euskal erria" Euskal Etxeko zuzendaritza batzordeko kide ere izan zen.[1]
Gloria Zuazola | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1966 |
Herrialdea | Uruguai |
Heriotza | 2024ko urtarrilaren 11 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktibista |
Biografia
Zuazola nafar eta galiziarraren alaba zen. Aita, Angel Zuazola Amatriain (1925-2002) Mendigorrian jaio zen 1925ean. Lan falta zela eta, sei anai-arrebetatik lauk Uruguaira jo zuten; Angel 1948an iritsi zen bertara, eta eraikuntzan aritu zen. Ama, Consuelo Castro Taibo (Coristanco, 1925) han ezagutu zuen Angel, eta 1956ean ezkondu zen berarekin. Lau seme-alaba izan zituzten, Angel Luis (1960), Raúl Martín (1962), Kepa (1964) eta María Gloria (1966).[2]
Euskal herritar baten alaba izanik, Gloriak beti adierazi zion elkartasuna Euskal Herriari, batez ere preso eta errefuxiatuei.[3]
Gloria Zuazolak euskal askapen prozesuarekin erabateko engaiamendua erakutsi zuen hamarkada luzeetan. Euskal Diaspora taldeko kide oso aktiboa, dozenaka euskal herritarrekin zuzeneko harremana izan zuen. Erreferentziazko pertsona izan zen Uruguaitik pasatako euskal militante, preso ohi eta ikasleentzat. Harrera ezin hobea antolatu zuen, gainera, Sortuk 2019an Eskala Politikoa egin zuenean.[3]
2008an Gloria Zuazolak Victoria Giambruno eta Ana Gilekin batera hedabide nagusiek Euskal Herriaren gaineko albisteetan alde bakarreko ikuspuntua ematen zutela iritzita «Orain Euskal Herria» irratsaioa egitea erabaki zuten astero Uruguaiko Radio Centenarion. Euren herrialdeko jendeari zuzenduta egon arren, diasporako beste entzuleek ere bazuten aukera Internet bidez. Hurbilago, Lekeitioko Arrakala irrati libreak ere igortzen zuen haien saioa.[4]
Omenaldiak
Heriotza
Gaixotasun luze baten ondoren hil zen 2024ko urtarrilaren 11n.
Erreferentziak
- «Gloria Zuazola: "La solidaridad uruguaya es lo que ha hermanado a los vascos"» Fuente y Palabra (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- «Zuazola - Amatriain» vascosuruguay.gonarin.com (Noiz kontsultatua: 2024-01-12).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2024-01-11). «Fallece Gloria Zuazola, activista uruguaya amiga de Euskal Herria» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- «�Uruguain, Euskal Herriaren gaineko informazio hutsunearen ondorio gara� - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- Aitortza Gloria Zuazola eta Eduardo Santibañezi. (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
- SL, TAI GABE DIGITALA. (2022-07-16). «Homenaje de Sortu a Zuazola y Santibañez por una vida ejerciendo de puente con Uruguay» naiz: (Noiz kontsultatua: 2024-01-11).
Kanpo estekak
- Elkarrizketa: "LA SOLIDARIDAD URUGUAYA ES LO QUE HA HERMANADO A LOS VASCOS"
- Gloria Zuazola: de las imprescindibles