Gloria Patricia Porras

Gloria Patricia Porras Escobar (Guatemala, 1960ko azaroaren 5a) abokatua eta notarioa da. Guatemalako Konstituzio Gorteko magistratua izan zen bi alditan, 2011tik 2021era.

Gloria Patricia Porras
Chicago 2016.01.26, Urteko Legelari Globalaren 2015 Saria jasotzen Gloria Patricia Porras Escobar epailea, Guatemalako Konstituzio Gorteko lehendakaria.
Constitutional Court magistrate of Guatemala (en) Itzuli

2016ko apirilaren 14a - 2021eko apirilaren 13a
Constitutional Court magistrate of Guatemala (en) Itzuli

2011ko apirilaren 14a - 2016ko apirilaren 13a
Roberto Molina Barreto (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaGuatemala, 1960ko azaroaren 5a (63 urte)
Herrialdea Guatemala
Jarduerak
Jarduerakabokatua, notarioa eta epailea

Ibilbidea

Porras zuzenbidean graduatu zen Guatemalako San Carlos Unibertsitatean. Geroago, nazioarteko zuzenbide publikoan maisutza egin zuen erakunde berean. Laneko ibilbidean, lotura profesionala izan du Defentsa Publiko Penaleko Institutuarekin, Ministerio Publikoarekin eta Nazio Batuen Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren Bulegoarekin bere sorterrian.[1]

2011n, Álvaro Colom presidenteak Konstituzio Gorteko magistratu titular hautatu zuen 2011-2016 aldirako.

2016. urtean, Guatemalako Errepublikako Kongresuaren osoko bilkurak Konstituzio Gorteko magistratu titular izendatu zuen.[2] 2020ko apirilaren 14an, Porrasek bere gain hartu zuen gorteko lehendakaritza, 2021eko apirilean magistratura amaitu arte.[3][4][5]

Saria

  • 2016an Urteko Legelari Globalaren 2015 Saria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.