Gloria Alcorta
Gloria Alcorta Mansilla (Baiona, Lapurdi, 1915eko irailaren 30a - Buenos Aires, 2012ko otsailaren 25a) lapurtar-argentinar idazle eta poeta izan zen.[1][2][3][4]
Gloria Alcorta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1915eko irailaren 30a |
Herrialdea | Lapurdi Argentina |
Heriotza | Buenos Aires, 2012ko otsailaren 25a (96 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, poeta, eskultorea eta antzerkigilea |
Biografia
Bizitza pertsonala
Gloria Alcorta jatorri lapurtarreko idazlea zen. Rodolfo Alcorta eta Rosa Mansilla Ortiz de Rozasen alaba gazteena zen.[5] Eduarda Mansilla idazlearen biloba zen. Alberto Girondo Uribururekin ezkondu zen. Alberto Girondo Uriburu ere Mansillla familiaren ondorengoa zen eta Oliverio Girondo poetaren anaia zen Carlos Girondoren birbiloba.[2] Hiru seme-alaba izan zituen: Marina, Cristina eta Alberto.[1]
Idazle
Bere lehen lana La prison de l'enfant liburua izan zen, frantsesezko olerki-liburua, 1935ean argitaratua, eta Borgesen hitzaurre bat izan zuen. Visages eta Le Seigneur de Saint Gor antzerki-lanak saritu zituzten Parisen, nahiz eta ospetsu 1958an El hotel de la luna kontakizun-bildumarekin egin zen, non l'a belle époque' delakoko buenosairestar oligarkiaren gainbehera erakutsi baitzuen. Argentinako La Nación, Sur eta Le Figaro frantses egunkari eta aldizkarietan hartu zuen parte.[3]
Oligarkia kritikatzeagatik galazita
El hotel de la luna lanean erretratatzen zuen oligarkiaren bizitza-estiloko kritika sozialak, Victoria Ocampori haserrarazi zuenn, kontakizun horretan iraina zela uste baitzuen. Ondorioz, Focarteen Funts Nazionaletik diru-laguntzak kendu zitzaizkion. Jazarpenaren ondorioz, ezin izan zuen bere karrerarekin jarraitu, ez eta beste argitaletxe batean lan egin ere, eta erbestera eraman zuen. Okamporen berariazko eskaera baten bidez deialdia egiten zuten proiektu guztiak bertan behera utzi behar izan zituzten. Eskaera horrek Pedro Eugenio Arambururen 'de facto' gobernuari eskatu zion Alcorta galarazteko.[6]
Argitalpenak
- 1997. Travesías/ Zeharbideak. Olga Orozco eta Antonio Requenirekin. Editorial Sudamericana, 193 orrialdeko argitalpen ilustratua. ISBN 950-07-1241-5
- 1980. La almohada negra/ Burko beltza. Eleberrigile garaikideak. Emecé editorea, 238 or.
- 1973. Homenaje a Borges: 1923-1973/ Borgesi omenaldia: 1923-1973. Jorge Amado eta Enrique Anderson Imbertekin. La Nación argitaratzailea, 6 or.
- 1966. En la casa muerta/ Hildako etxean. "El Espejo" bilduma. Editorea Hegoamerikarra, 205 or.
- 1962. Noches de nadie/ Inoren gauak. Editorial Sudamericana, 201 or.
- 1958. El hotel de la luna/ Ilargiaren hotela
- 1951. Visages/ Bisageak (aurpegiak). Rafael Albertirekin.' Editor Bot al Mar, 86 or. Editions Pierre Seghers, Paris, 1952.
- 1935. La prison de l'enfant/ Umearen kartzela
Sariak eta aintzatespenak
- Visages eta Le Seigneur de Saint Gor antzerki-lanak saritu zituzten Parisen.
Erreferentziak
- «Gloria Rosa Francia Alcorta Mansilla n. 30 Sep 1915 Baiona, Pontevedra, España f. 25 Feb 2012: Genealogía Familiar» www.genealogiafamiliar.net (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
- (Gaztelaniaz) «Gloria Alcorta fue una original narradora de climas inquietantes» LA NACION 2012-03-01 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
- «diccionario de mujeres en la historia, por cris - Comprar en todocoleccion - 58322937» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
- (Gaztelaniaz) «Marguerite Moreno: viejita pícara» LA NACION 2007-04-21 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
- (Gaztelaniaz) «Dos cómplices de una obra maestra» LA NACION 2000-02-23 (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).
- «Tierra que anda. Los escritores en el exilio. Bs As, Ameghino, y Guelar, Diana, Jarach, Vera y Ruiz, Beatriz. 2002 - Bilatu» www.bing.com (Noiz kontsultatua: 2022-09-30).