Gloria (2013ko filma)
Gloria 2013ko Sebastián Lelio txiletar zinema zuzendariaren film dramatikoa da.
Gloria (2013ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2013 |
Izenburua | Gloria |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Txile eta Espainia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa |
Iraupena | 110 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Sebastián Lelio (en) |
Gidoigilea(k) | Sebastián Lelio (en) |
Antzezlea(k) | |
Paulina García (en) Coca Guazzini (en) Marcial Tagle (en) Pablo Krögh (en) Sergio Hernández (en) Alejandro Goic (en) Liliana García Sosa (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Pablo Larraín Sebastián Lelio (en) |
Edizioa | Sebastián Lelio (en) Soledad Salfate (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Txile |
gloriamovie.com | |
Sinopsia
Gloria 58 urteko emakume txiletar erakargarri eta bizia da, eta orain, bizitzako etapa berri batean sartzen ari da: zahartzaroan. Hizlaria eta atsegina da, eta nabarmendu egiten da. Bere lana, bizitza sozial aktiboa eta jadanik bere senarra ez den gizonarekin izandako bi semeei laguntzea dira bere bizitzaren ardatzak. Maitasunean aukera berri baten bila dabil, baina, tamalez, aurrera egiten ez duten harremanetan sartzen da. Bidaia honetan, zahartzeko erronkari aurre egiteko kemena eta bidaia hori bakarrik egiteak dituen alde onak aurkituko ditu, eta harro sentituko da, berezko duen irribarrea galdu gabe.[1]
Azken eszenan Gloria protagonistak dantza egiten du jai batean Umberto Tozziren Gloria abestia entzuten delarik.
Aktoreak
- Paulina García: Gloria Cumplido
- Sergio Hernández: Rodolfo Fernández
- Diego Fontecilla: Pedro
- Fabiola Zamora: Ana
- Alejandro Goic: Daniel
- Coca Guazzini: Luz
- Hugo Moraga: Hugo
- Luz Jiménez: Victoria
- Cristián Carvajal: auzokoa
- Liliana García: Flavia
- Antonia Santa María: María
- Eyal Meyer: Theo
- Marcial Tagle: Marcial
- Marcela Said: Marcela
- Pablo Krögh: Pablo
Remakea
2018an remake bat egin zen, zuzendari beraren eskutik, baina ingelesez eta Estatu Batuetan kokatua: Gloria Bell du izena, eta funtsean istorio bera da. Julianne Moore protagonista eta ekoizlea da beste film horretan, eta bere enpeinuagatik, Lelio zuzendaria komentzituz, egin zen bigarren bertsio hau[1].