Glifosato
Glifosatoa (N-fosfonometil glizina, C3H8NO5P) herbizida sistemiko ez selektiboa da. Hosto, zurtoin eta sustraietan aplika daiteke, eta landarearentzat ezinbestekoak diren aminoazidoen sintesia eragozten du.[1] 1950eko hamarkadan sintetizatu zen lehengo aldiz Suitzan, baina 1970ekora arte ez zuen herbizida modura merkaturatu Monsanto etxeak, Roundup izen komertzialarekin. 2000n agortu zitzaion patentea Monsantori, eta geroztik konpainia askok erabiltzen dute konposatua beren herbiziden osagai nagusi modura[2]
Glifosato | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C3H8NO5P |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | nitrogeno eta karbono |
Mota | Azido karboxiliko, aminoazido eta phosphonic acid (en) ![]() |
Ezaugarriak | |
Dentsitatea | 1,704 g/cm³ |
Fusio-puntua | 184,5 °C |
Deskonposizio-puntua | 187 °C |
Masa molekularra | 169,014 Da |
Erabilera | |
Konposatu aktiboa | Roundup (en) ![]() ![]() |
Rola | Entzimen inhibitzaile, Antifungiko eta uncoupling agents (en) ![]() |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | XDDAORKBJWWYJS-UHFFFAOYSA-N |
CAS zenbakia | 1071-83-6 |
ChemSpider | 3376 |
PubChem | 3496 |
Reaxys | 2045054 |
Gmelin | 27744 |
ChEBI | 279222 |
ChEMBL | CHEMBL95764 |
RTECS zenbakia | MC1075000 |
ZVG | 490312 |
DSSTox zenbakia | MC1075000 |
EC zenbakia | 213-997-4 |
ECHA | 100.012.726 |
MeSH | D000097797 |
RxNorm | 1800093 |
UNII | 4632WW1X5A |
KEGG | C01705 |
PDB Ligand | GPF |
Nekazaritzan erruz erabiltzen da glifosatoa, batez ere Monsantok Roundup Ready izeneko labore transgenikoak komertzializatu zituenetik. Labore horiek, artoa, soja eta kotoia batez ere, glifosatoa erresistitzeko diseinaturik daude, eta harekin batera saltzen dira, “nekazaritzarako pakete teknologiko” modura. Era horretan, landatutako eremuetan bota daiteke glifosatoa belar txarrak akabatzeko, laboreak kaltetu gabe.[2]
Azken urteetan eztabaida handia izan da glifosatoaren toxikotasunaz. Osasunaren Mundu Erakundearen menpeko IARC organismoak segur aski kantzerigenoen artean sailkatu zuen, baina Europako hainbat agentziak esan dute ez dagoela ebidentziarik hala denik pentsatzeko. Monsantok, berriz, urte askoan ezkutatu ditu substantziaren toxikotasuna frogatzen duten barne-agiriak.[3] 2017an, 1.300.000 sinadura aurkeztu ziren Europako Batzordean glifosatoa debekatzeko eskatuz, baina Europako Batzordeak 2023. urtearen amaierara arte luzatu zuen herbizidaren baimena.[3]
Erreferentziak
- Glifosatoa hilgarria da Euskal Herriko anfibioentzat. aldizkaria.elhuyar.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- Brea, Unai. Zergatik da hain garrantzitsua Monsantorentzat glifosatoa defendatzea?. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
- Brea, Unai. OMEk kantzerigenotzat duen glifosato herbizidaren baimena bost urtez luzatuko du Europak. argia.eus, Creative Commons CC BY-SA 3.0 (Noiz kontsultatua: 2017-11-28).
Kanpo estekak
- Glifosatoaren debekua, argia.eus
- Lasa Etura, Iñaki, Anfibioen hiltzaile isila, berria.eus