Glenn Murcutt
Glenn Murcutt (Londres, 1936ko uztailaren 25a - ) arkitekto australiarra da.
Glenn Murcutt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Londres, 1936ko uztailaren 25a (87 urte) |
Herrialdea | Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea Manly Selective Campus (en) Sydney Technical College (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Hegoaldeko Gales Berriko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Klima eta paisaiarekin harmonian dauden eraikin ekologikoak egiten ditu, ekai "bakunak" erabiliz (metala, zura, beira, adreilua). Murcuttek funtzionalismo ekologiko deritzo.
Sydneyko promotore-eraikitzaile baten semea, umetatik egon zen eraikuntzari lotua aita zela medio. Murkuttek sakonki ezagutzen ditu txapazko eta zurezko nekazari hangarrak eta horien aurre-fabrikazio teknologia. 1956 – 1961 artean Arkitektura ikasi zuen eta 1969 urtean ireki zuen bere agentzia, laguntzailerik gabe lanean. Guztira 500 bat etxe berezi eraiki ditu, baita museoak eta kultura etxeak ere. Australiako arkitektorik ezagunena bihurtu da eta haren arkitektura paregabeak arkitekto generazio australiar oso bat inspiratu du .
2002 urtean Pritzker Saria jaso zuen, haren karrera berezi eta etorkizun-sena duen arkitekturagatik.
Lan garrantzitsuak
Orain arte eraikitako lan guztiak Australian egin ditu.
- 1960 : Devitt Etxea, Beacon Hill, Sydney
- 1968-69 : Glenn Murcutt Etxea, Mosman, Sydney,
- 1972-73 : Laurie Short Etxea, Terrey Hills, Sydney
- 1974-75 : Marie Short Etxea, Kempsey
- 1977-78 : Ockens Etxea, Cromer, Sydney
- 1977-80 : Nicholas Etxea, Mount Irvine
- 1979-82 : Tokiko Historiaren Museoa, Kempsy
- 1980-83 : Ball-Eastaway Etxe eta Lantegia, Glenotie, Sydney
- 1981-82 : Fredericks Etxea, Jamberoo,
- 1982-84 : Etxea, Bingi Point
- 1983-94 : Prat Etxea t, Kew, Melbourne
- 1986-90 : Magney Etxea, Paddington, Sydney
- 1988-91 : Done Etxea, Mosman, Sydney
- 1989-92 : Muston Etxea, Seaforth, Sydney
- 1989-94 : Simpson-Lee Etxea, Mount Wilson
- 1991-94 : Marika-Alderton Etxea, Yirrkala Komunitatea, Iparraldeko Lurraldeak
- 1992 : Estudioa, Kempsey
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Glenn Murcutt |
- (Ingelesez) Elkarrizketa Glenn Murcutt-ekin
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |