Glenn Gould
Glenn Herbert Gould, Gold jaioa (Toronto, 1932ko irailaren 25a - ibidem, 1982ko urriaren 4a) kanadar musikagile eta pianojolea izan zen. XX. mendeko pianojole ezagun eta ospetsuenetako bat izan zen. Bachen eta Beethovenen lanaren aldeko egile erromantikoen lana jotzea errefusatu zuen. Bachen klabezinerako grabatu zituen obra gehienak Bere errepertorioa anitza izan zen eta Mozart, Haydn, Brahms, Barrokoa baino lehenagoko konpositoreak eta XX. mendeko Paul Hindemith, Arnold Schoenberg eta Richard Strauss bezalako konpositoreak ere barne hartu zituen.
Glenn Gould | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Glenn Herbert Gold |
Jaiotza | Toronto, 1932ko irailaren 25a |
Herrialdea | Kanada |
Bizilekua | Toronto |
Heriotza | Toronto, 1982ko urriaren 4a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Mount Pleasant Cemetery (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Hezkuntza | |
Heziketa | The Royal Conservatory of Music (en) Malvern Collegiate Institute (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Irakaslea(k) | Alberto Guerrero (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | piano-jotzailea, musikagilea, klabezin-jotzailea, iritzi-kazetaria eta music publicist (en) |
Parte-hartzailea
| |
Lateralitatea | ezkerra |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Musika instrumentua | pianoa |
Diskoetxea | CBS Records (en) |
glenngould.com | |
Gould bere xelebrekeriengatik, bere musika interpretazio heterodoxoengatik eta bere bizimodu eta portaera alderdiengatik ezaguna izan zen. Hogeita hamaika urterekin kontzertuak utzi eta estudioko grabazioetan zentratu zen.
Idazle, konpositore eta zuzendari ere izan zen.