Glencoeko sarraskia
Glencoeko sarraskia (ingelesez: Massacre of Glencoe; Eskoziako gaeleraz: Mort Ghlinne Comhann) Iraultza Loriatsuaren ondoren eta 1689ko Lehen Jakobiten matxinadaren barnean Eskoziako Lur Garaien mendebaldean dagoen Glen Coe haranean jazotako sarraskia da. Glencoe harana Fort William udalerriaren hegoaldean dago.
Glencoeko sarraskia | |||
---|---|---|---|
Lehen Jakobiten matxinada | |||
Data | 1692ko otsailaren 13a | ||
Lekua | Glen Coe, Fort William udalerriaren hegoaldean Eskoziako Lur Garaiak | ||
Koordenatuak | 56°39′45″N 5°03′25″W | ||
Emaitza | Glencoeko MacDonald klana sarraskitua | ||
Lurralde-aldaketak | Eskozia | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Gertakaria John Graham of Claverhousekoaren aginduz gauzatu zen. Sarraskia haranaren hiru kokagune ezberdinetan hasi zen (Invercoe, Inverrigan eta Achnacon), hala ere hilketa gehienak MacDonaldarrak ihesi zihoazela egin ziren. Erasotzaileak sarraski hau burutzeko Glencoeko Mac Donald klaneko kideek euren gonbidatuei eskainitako abegikortasunaz baliatu ziren, denera MacDonald klaneko 39 gizon erail zituztelarik. Bestalde, beste 40 emakume eta haur ere hil ziren, haien etxebizitzei sua eman eta barnean kiskali baitzituzten.
Iruditegia
- Sarraskiaren oroitarria edo zelta gurutzea.
- Oroitarriaren plaka.
- Glencoeko margoa.