Glaziar aintzira
Glaziar aintzirak goi mendietako lakuak dira. Aintzira hauek Kuaternarioko izotz-aroko glaziarrek eragindako higaduraren ondorioz sortu ziren. Garai haietan mendietan elur-kantitate handiak zamatu ziren eta haiek higatzeko ahalmen handia zuten[1]
Aragoi aldean glaziar aintzirek iboi izena dute.
Euskal Herriko glaziar aintzira
Mota honetako aintzira bakarra dugu, Ezkaurreko iboia. Dena dela, bere jatorria ez dago oso garbi eta egile batzuen ustez haren jatorria ere karstikoa izan daiteke, agian bi faktore horiek iboi horren sortzaileak izan daitezke.
Erreferentzia zerrenda
- Mikel Estonba, 61.or.
Bibliografia
- Mikel Estonba: Euskal Herriko hezeguneak. Usurbil: Elhuyar, 2002. ISBN:84-95338-31-9.
Ikus, baita ere
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.