Glauber Rocha
Glauber Pedro de Andrade Rocha (Bahia, Brasil, 1939ko martxoaren 14a - Rio de Janeiro, Brasil, 1981eko abuztuaren 22a) Brasilgo zinemagilea izan zen.
Glauber Rocha | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Glauber de Andrade Rocha |
Jaiotza | Vitória da Conquista (en) , 1939ko martxoaren 14a |
Herrialdea | Brasil |
Heriotza | Rio de Janeiro, 1981eko abuztuaren 22a (42 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Paula Gaitán (en) Helena Ignez (en) (1959ko ekainaren 30a - 1961) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Universidade Federal da Bahia |
Hizkuntzak | portugesa Brasilgo portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | gidoilaria, film-zuzendaria, aktorea, idazlea, zinema-kritikaria eta zinema ekoizlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Mugimendua | Cinema Novo (en) |
|
Biografia
Zinema-kritikak eta zinema berriaren aldeko manifestuak idatzi zituen. 1960tik aurrera zinema berritzailearen alde eta kolonialismoaren aurka Cinema Novo izenaz sortu zen mugimenduaren sortzaileetakoa izan zen.
Bide berriak urratu zituen, eta gosearen edo indarkeriaren estetika aldarrikatu zuen. Rocharen filmek oso elementu desberdinen eragina dute: Joao Guimarães Rosa idazlea, Eisenstein, Visconti, westerna, dokumentalismoa, herri-kantuak.
Militarrengandik ihesi, erbestean egin zituen azken garaiko lanak. Harenak dira: Deus e o Daibo na terra do sol (1964, Jainkoa eta Deabrua eguzkiaren lurrean); Terra en transe (1967, Lurra ikaraz); Antonio das Mortes (1968); Cabeças cortadas (1970, Buru moztuak); A Idade da Terra (1980, Lurraren adina).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Artikulu hau Brasilgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |