Glaris kantonamendua
Glaris[1] (alemanez: Glarus, ˈɡlarʊs ahoskatua) Suitzako 26 kantonamenduetako bat da. Hiriburua Glaris da.
Glaris kantonamendua | |||
---|---|---|---|
Suitza | |||
Administrazioa | |||
Izen ofiziala | Kanton Glarus | ||
Estatu | Suitza | ||
ISO 3166-2 | CH-GL | ||
Hiriburua | Glaris | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 46°59′N 9°04′E | ||
Azalera | 685,3 km² | ||
Mugakideak | Uri kantonamendua, Grisonia, Sankt Gallen kantonamendua eta Schwyz kantonamendua | ||
Punturik altuena | Tödi | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 40.403 (2018ko abenduaren 31) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat | ||
Dentsitatea | 58,96 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofiziala | aleman | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Matrikula | GL | ||
gl.ch |
Kantoiak 684 km2 ditu eta 36.400 biztanle (1986). Gehienak hizkuntzaz alemaniarrak (alemanikerazkoak hain zuzen ere) dira, eta protestanteak katolikoak baino gehiago dira. Eskualde osoa Alpe mendietan dago; Tödi (3.622) da mendi gorena. Linth ibaia eta haren adarrak igarotzen dira Glaristik. Basoek eta larreek nekazaritzak baino garrantzi handiagoa dute. Ehungintza eta gaztagintza dira industria jarduera nagusiak.
Historia
1352an sartu zen Glaris Konfederazio Helbetziarrean. Zwingli erreformazalea bertako apaiz izan zen 1506tik 1516ra bitartean, eta Glarisen protestantismoa nagusitu zen. Zwingliren aldekoak 1564an egotzi zituzten katolikoek, baina hala ere ez ziren bukatu protestanteen eta katolikoen arteko lehiak administrazioan. 1836ko konstituzioak konpondu zuen auzia.
Udalerriak
2011ko urtarrilaren 1etik aurrera, Landsgemeinden hala adostuta, kantonamenduko antzinako 25 udalerriek 3 bilakatu ziren:
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-2-3 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Euskaltzaindia. (2008-05-30). 154. araua: Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. .
Kanpo estekak
Artikulu hau Suitzako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |