Gladiatore

Gladiatoreak, Erromatar Errepublikan eta Erromatar Inperioan, Erromako edo beste hirietako anfiteatroetan elkarren aurka aritzen ziren borrokalariak ziren. Erromako anfiteatroa Koliseoa da.

Artikulu hau antzinateko borrokalariei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gladiatore (argipena)».
Gladiatoreak II. mendeko mosaikoan (Leptis Magna, Libia).

Jatorria

Gladiatoreak esklaboak izaten ziren, Estatuko probintzietan jaiotakoak eta oraindik erromatar hiritartasuna ez zutenak, edo baita erromatar Estatutik kanpo bizi zirenak ere, eta erromatarren aurkako guda galdu zutenak. Halere, egon zen gladiatoreren bat edo beste, esklaboa ez zena.

Izena

Gladiatore izena, erromatarrek borrokarako erabiltzen zuten ezpata batetik dator. Ezpata horrek gladius izena zuen, eta gladiatoreek maiz ezpata hori erabiltzen zuten armatzat, beren borroketan.

Historia

Jean-Léon Gérôme: Pollice Verso.

K.a. 73. urtean, gladiatore eta beste esklabo batzuen Erromaren altxamendua egon zen. Espartako esklabo traziar ospetsua Erromaren aurka altxatu ziren esklabo hauen buruzagi zelarik. Altxamendu honek, bi urte iraun zuen, K.a. 71. urteraino.

Gladiatore ospetsuak

Gladiatore motak

Beste arma batzuk

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.