Gizon gogorraren sekretua

Gizon gogorraren sekretua da bi anaia hauek elkarrekin argitaratu dute laugarren eleberria. Aurretiaz Itxoidazu Cafe de Passy (2004), Ez dadilla eguzkia sartu (2006) eta Arrain abisalak (2009). Akziozko eleberria da hau, genero beltzaren barruan koka daitekeena, ironiaz zipriztindua. Egileen iritziz laugarren nobela hau askatasun handiagoz idatzi dute.

Gizon gogorraren sekretua
Jatorria
Egilea(k)Martin Etxeberria
Argitaratze-data2015
IzenburuaGizon gogorraren sekretua
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Argumentua

Argumentua Donostia inguruko industrialde batean kokatzen da. Bertako liburu biltegi batean Erre bizi da, marjinazioan erortzen ari den gizon bakartia. Erre bere emaztearengandik banandu da eta haren bizitza biltegitan eta industrialdeko tabernan, Trinitateko Ermitan, mugatzen da. Inauteriak zirela eta, Erre Ostegun Gizenean mozkortzen da gauean gertatutako guztia ahaztuz. Kalean, Jotak, Down sindrome pairatzen duen gaztea, aurkitu zuen eta bere biltegira joaten lagundu zion. Gau berean industrialdea astinduko duen gertaera lazgarria ezagutzen da: Gorria izeneko sindikalista ezaguna zuhaitz batetik urkatuta agertu zen; hori gutxi balitz zakila eta belarri bat moztu egin zaio.

Eleberriaren egitura

Nobela inauteri inguruan harikaltzen da eta, horregatik, festa horien arabera antolatu egiten da:

  • Ostegun gizen
  • Ostegun mehe
  • Inauteri larunbata
  • Inauteri igandea
  • Inauteri astelehena
  • Inauteri asteartea. Sardinaren hileta
  • Inauteri asteazkena. Hausterre-eguna
  • Post mortem

Kapitulu orokor horietan sekuentzia laburragoak biltzen dira.

Pertsonaiak

  • Erre, protagonista, antiheroia.
  • Jota, Erreren kolaboratzailea. Down sindromea duen mutil gaztea eta ematen duen baino azkarragoa.
  • Eme, "Burdel King" putetxeko langilea.
  • Trini, industrialdean dagoen tabernaren nagusia.
  • Fer, tabernaren langilea.
  • Loyola, Laminados lantegiaren gerentea.
  • Gorria, hilda agertutako sindikalista, industrialdearen Laminados lantegian lan egiten zuen.
  • Karmele, ertzaina, ez dago ados hilketaren bertsio ofizialarekin.
  • Jone Bereziartua, Laminadosetik kaleratutako informatikaria.
  • Juande, ijitoa.
  • Boris, kamioilari errusiarra.
  • Aliosha jauna, kanpoko inbertitzailea.

Liburuaren erreferentziak

  • Jon Alonsoren Camembert helburu eleberria liburu osoan aipatua da; uneoroko erreferentzia da.
  • Tintinnen abenturak. Liburuan zehar Jota pertsonaiak behin eta berriro Tintinen pertsonaien eta haien arteko loturak aipatuko ditu.
  • Erre eta Jota bikote ikertzailea Sherlock Holmes eta Watsonen ifrentzuak dira.

Bibliografia

Gizon gogorraren sekretua (2015, Elkar). Xabier eta Martin Etxeberria. 285 or. ISBN:978-84-9027-343-2.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Gorka Erostarbek idazleei eginiko elkarrizketa, Berria, 2015/07/07.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.