Gizateriaren ondare
Munduko ondarea (Gizateriaren ondarea izenaz ezagunagoa), balio unibertsal berezia duela eta, UNESCOk hala izendatutako leku konkretua (hala nola, baso, mendi, laku, uharte, basamortu, eraikin edo hiri bat) da. Programa honek aparteko garrantzi kultural edo naturala duten lekuak identifikatzea, babestea eta gordetzea du helburu.[2]
Izendapena jasotzen duten leku edo eraikinak, Munduko Ondareen Zerrendan sartzen dira.
Gizateriaren ondare izendatzea
Prozesua hasten da estatu batek inbentario bat garatzen duenean ezaugarri natural edo kultural esanguratsuak dituzten bere gune guztiekin. Hori Behin-behineko Zerrendan sartzen da, eta ondoren hautagaitza-espediente batean koka daiteke. Gizateriaren Ondarearen Zentroak espediente hau egiteko laguntza eskaintzen du, eta ahalik eta osoena izan behar du.
Ondoren, espedientea bi erakundek ebaluatzen dute independenteki: Naturaren Kontserbaziorako Nazioarteko Erakundeak (IUCN ingelesez) eta Monumentu eta Guneen Nazioarteko Kontseiluak (ICOMOS, ingelesez). Ondoren, erakunde horiek gomendioak helarazten dizkiote Gizateriaren Ondarearen Batzordeari. Komitea urtean behin biltzen da, hautagai bakoitza behin betiko zerrendan sartu ala ez erabakitzeko, eta, batzuetan, erabakia atzeratzen du estatu kideei informazio gehiago eskatzeko.
Irizpideak
Proposaturiko leku hautagai batek puntu batean edo gehiagotan bete behar dituen hamar irizpide daude zerrendan sartzeko.
2004. urtearen amaiera arte, sei irizpide ziren ondare kulturala izendatzeko; eta lau, ondare naturala izendatzeko. 2005ean sistema hori aldatu zen, hamar irizpideko multzo bakarra osatzeko. Izendatutako tokiek "balio unibertsal aipagarria" eduki behar dute, eta hamar irizpidetik gutxienez bat bete.[3]
- i. "gizakien jeinu sortzailearen maisulana adieraztea".
- ii. "giza balioen elkar-eragin garrantzitsua adieraztea denbora tarte luze edo kultura eskualde hedatu batean, arkitektura edo teknologia garapenean, arte monumentalean, hirigintzan edo paisaiagintzan".
- iii. "lekukotza bakarra, edo gutxienez ezohikoa, ematea ohitura kultura edo zibilizazio batean, bizirik edo hilda dagoena".
- iv. "giza historiako garai aipagarri bateko adibide bikaina izatea, hala nola, eraikin bat, teknologia edo arkitektura multzo bat edo paisaia bat.
- v. "lur-itsasoen erabilera tradizionalaren edo jendeztatze tradizionalaren adibide bikaina izatea, batez ere aldaketa itzulezina izateko arriskuan badago".
- vi. "balio unibertsala duten ideiei, sineskerei, artelanei, idazlanei, gertakari edo tradizio biziei lotuta egotea, zuzenean edo materialki".
- vii. "aparteko gertakari naturalak edo edertasun naturala eta garrantzi estetiko ezohikoa izatea".
- viii. "Lurraren historiaren aro nagusien adibide aparta izatea".
- ix. "aldatzen edo garatzen ari diren prozesu ekologiko edo biologikoen adibide izatea".
- x. "tokian bertan aniztasun biologikoa mantentzeko habitat naturalaren adibide garrantzitsu eta esanguratsua edukitzea".
Beste sailkapen batzuk
Unescoren sailkapenetan, bada beste kontzeptu bat, gizateriaren kultura ondare immaterialarena. Kasu honetan, honela defintzen da[4]:
Kultura-ondare immateriala honako hauek dira: praktikak, irudikapenak, adierazpenak, ezagutza eta trebetasunak, tresnak, objektuak eta artefaktuak, komunitateek, taldeek eta, kasu batzuetan, gizabanakoek, beren kultura-ondaretzat hartzen dituztenak. Kultura-ondare immaterial hori, belaunaldiz belaunaldi transmititzen dena, komunitateek eta taldeek etengabe birsortzen dute beren ingurunearekin, naturarekin eta historiarekin duten interakzioari erantzunez, eta identitate- eta jarraitutasun-zentzua ematen die, kultura-aniztasunarekiko eta giza sormenarekiko errespetua sustatuz.
Era berean, UNESCOk natura edo ondare naturala babesteko beste izendapen ofizial bat du, biosfera erreserbena, eta halako bi daude Euskal Herrian, Urdaibai[5] (Bizkaian) eta Bardea[6] (Nafarroan).
Ondare hautatuak
Euskal Herrian
Euskal Herrian gizateriaren ondare izendatutakoak ondoko hauek dira:
- Donejakue Bidea: luzera osoan izendatua, Frantziatik Compostelako Donejakuera, Nafarroako bidea barne. Bi izendapen ditu: Frantzian eta Espainian. Hainbat lekuk eta eraikin Bidearekin lotura zuzena daukate. Haietako lau Ipar Euskal Herrian daude:
- Baionako katedrala.
- Ospitalepeko eliza.
- Donibane Garaziko Donejakue atea.
- Zuberoako Arüe eta Nafarroa Behereko Izura arteko 22 km erromes bide.
- Bizkaiko Zubia: Portugalete eta Getxo lotzen dituen 1893ko burdinazko zubi esekia.
- Santimamiñeko haitzuloak: Bizkaian
- Ekaingo haitzuloak: Gipuzkoan
- Altxerriko haitzuloak: Gipuzkoan
Frantzian
Munduan
Eskualdea | Naturala | Kulturala | Mistoa | Guztira |
---|---|---|---|---|
Afrika | 39 | 48 | 4 | 91 |
Arabiar Herrialdeak | 5 | 67 | 2 | 74 |
Asia-Pazifikoa eta Ozeania | 55 | 148 | 10 | 213 |
Ipar Amerika eta Europa | 68 | 417 | 11 | 496 |
Latinoamerika eta Karibea | 36 | 91 | 3 | 130 |
Guztira | 203 | 771 | 30 | 1004 |
Bikoiztuak kenduta | 15 | 26 | 1 | 42 |
Guztira | 188 | 745 | 29 | 962 |
Zerrendak
- Arabiar Herrialdeetan
- Europan
- Amerikan
- Asia eta Ozeanian
- Afrikan
Eskualdeak
UNESCOk 5 gune geografikotan edo eskualdetan banatzen du mundua, gizateriaren ondareei dagokienez:
- Afrika
- Arabiar Herrialdeak
- Asia-Pazifikoa
- Europa/Ipar Amerika (Errusia eta Israel barne)
- Latinoamerika/Karibea
Lurraldekako banaketa
Honako zerrenda honetan Gizateriaren Ondare izendatutako 10 leku baino gehiago dituzten herrialdeak agertzen dira:
- Marroia: 40 Gizateriaren Ondare edo gehiago dituzten herrialdeak
- Marroi argia: 30etik 39ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Laranja: 20tik 29ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Urdina: 15etik 19ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
- Berdea: 10etik 14ra Gizateriaren Ondare dituzten herrialdeak
Gizateriaren Ondarearen Batzarra
Gizateriaren Ondarearen Batzarrean parte hartzen duten estatuak hauek dira:[7]
Angola | Azerbaijan | Burkina Faso | Kroazia |
Kuba | Finlandia | Indonesia | Jamaika |
Kazakhstan | Kuwait | Libano | Peru |
Filipinak | Polonia | Portugal | Hego Korea |
Tunisia | Turkia | Tanzania | Vietnam |
Zimbabwe |
Batzarraren bilkurak
Ikus, gainera
Erreferentziak
- «Munduko ondarea - Ezagutu Ekain» www.euskadi.eus (Eusko Jaurlaritza. Kultura eta Hizkuntza Politika Saila) (Noiz kontsultatua: 2023-07-22).
- World Heritage Whc.unesco.org
- Aukeraketa irizpideak
- «Convention for the Safeguarding of the Intangible Cultural Heritage» portal.unesco.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-21).
- (Ingelesez) Urdaibai, UNESCOren webgunean
- (Ingelesez) Bardea, UNESCOren webgunean
- Estatu partaideen zerrenda, UNESCOren webgunean.
- UNESCOren webgunean, 31. Batzarraren datuak.
Kanpo estekak
- (Ingelesez) (Frantsesez) UNESCOren Gizateriaren Ondarearen webgunea