Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea Bizkaiko Foru Aldundiaren entitate autonomoa, Gizarte Ekintza Sailari atxikia.
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakunde autonomoa |
Agintea | |
Zuzendaria | David Latxaga Ugartemendia |
Historia | |
Sorrera | 1988 |
webgune ofiziala |
Historia
1988ko irailaren 28an, 106/88 Foru Araua onartu egin zen, non Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ongizatearen Departamentuaren Erreglamenduaren 7.artikuluan GUFE haren kudeaketa organismoa izango dela esaten da:
La denominada "Fundación Pública del Servicio Instituto Foral de Asistencia Social de Bizkaia (IFAS) es el Organismo Autónomo Administrativo de la Diputación Foral de Bizkaia al que corresponde la gestión de los Centros y Servicios que, en materias de su competencia, determine el Departamento de Bienestar Social de la misma al que está adscrito. (BOB, 106/88 Foru Araua, 7.artikulua).
Helburua
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen helburua daGizarte Ekintza Sailaren gomendiotan emandako pertsona guztiei arreta integrala eta pertsonalizatua ematea, batez ere beharrizan konplexuak dituzten pertsonei. Horretarako, zerbitzu eta gizarte-baliabide berezi eta kalitatezkoak ematen eta bermatzen ditu erabiltzaileei eta beren familiei bizitza duina izaten laguntzeko. Modu horretan, haien eskubideak erabiltzearen eta ahalmenak garatzearen aldeko ingurunea sustatzen da.[1]
Horrenbestez, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea herritarren bizi-kalitatea eta ongizatea hobetzeko bidea da. Horretarako, erantzukizun sozialeko eta lurralde-aberastasuneko motor gisa lan egiten du, eta Bizkaiko gizartearen garapen integrala, bidezkoa, solidarioa eta jasangarria sustatzen du.[1]
Zuzendarien zerrenda
Legegintzaldia | Alderdia | GUFEren zuzendaria |
---|---|---|
VIII.2008-2011 | EAJ | Adolfo Alustiza Fernández[2] |
IX. 2011-2015 | EAJ | Jon Etxebarria Orue[2] |
X. 2015-2019 | EAJ | Teresa Alba Zubizarreta[3] |
XI. 2020-egun | EAJ | David Latxaga Ugartemendia[4] |
Erreferentziak
- «Helburua - Ikuskera - Balioak - GUFE Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea» www.ifas.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- (Gaztelaniaz) «La Diputación de Bizkaia nombra a cuatro directores generales y un director gerente» El Correo 2011-07-12 (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).
- (Gaztelaniaz) Reunión con el departamento de Acción Social de la Diputación de Bizkaia – Gizardatz. (Noiz kontsultatua: 2022-02-06).