Gizakien salerosketa
Gizakien salerosketa indarkeria, larderia edo engainua erabiliz, edota nagusitasun edo beharrizan-egoeraz nahiz biktimaren ahuleziaz abusatuz, biktima atzematea, garraiatzea, lekualdatzea, hartzea, harrera egitea edo ostatu ematea da, helburu hauek izanik: bortxazko lanak edo zerbitzuak, esklabotza edo esklabotzaren, mirabetzaren edo eskaletasunaren antzeko praktikak inposatzea; sexu-ustiapena, pornografia barne, edo gorputz-organoak ateratzea.[1]
Gizadiaren aurkako krimena da eta pertsonaren giza eskubideak urratzen ditu. XXI. mendeko esklabotza ere esaten zaio.[2] Giza eskubideen urraketa da, biktimen askatasunaren eta duintasunaren aurkakoa.
Erreferentziak
- Euskalterm: [Zigor-arloa eta Espetxe-zaintza Hiztegia] [2015]
- Ramonet, Ignacio. (2011ko uztaila). «Esclavos en Europa» Le Monde diplomatique (189).
Kanpo estekak
Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.