Giza bihotz
Giza bihotza gizakiaren bizi organo nagusietakoa da, bihotzak ponpatzen baitu odola giza gorputzaren atal guztietarantz. Aparatu kardiobaskularraren atal nagusia da, beraz. Bihotzaren muskuluak miokardioa izena du. Perikardioa, aldiz, organo honen inguruan dagoen ehuna da.

Toraxaren barruan dago, erdialdean kokatuta, alboetan birikak dituela, azpian diafragma (abdomenetik banatzen duena) eta gainean timoa.
Bihotzetik odola atera eta bideratzeko, aorta arteria handiarekin konektatuta dago. Birikek garbituko duen odola, aldiz, kaba zainetik iristen da bihotzera.
Arteria koronarioak dira organo hau irrigatzen dutenak.
Fisiologia


Bihotzaren mugimenduak
Bihotzak bi mugimendu nagusi egiten ditu: Sistolea edo uzkurdura eta diastolea edo erlaxazioa. Hauen arabera, 4 soinu fisiologiko edo normal entzun daitezke fonendoskopioarekin:
- S1: Sistolearen hasiera eta diastolearen amaiera markatzen ditu.
- S2: Sistolearen amaiera eta diastolearen hasiera markatzen ditu.
- S3: Diastolearen lehenengo zatian entzuten da.
- S4: Diastolearen bigarren zatian entzuten da.
Bestela, murmurioak dira soinu patologikoak, gaixotasuna adierazten dutenak.
Bihotzaren sistema elektrikoa
Honek taupada-markagailuaren funtzioa betetzen du. Gaixotzen denean, arritmiak agertzen dira.
Gasen trukea
Alde batetik, oxigenoa (O2) eta elikagaiak dituen odola arterietatik banatzen da gorputzean zehar, organo guztietan, beti ere bihotzak bidalitako bultzadekin (taupadak). Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Birikak - Biriketako zainak - Ezkerreko aurikula - Ezkerreko bentrikulua - Aorta arteria - Arteria periferikoak - Organoak.
Bestetik, organo guztietatik bihotzera bueltan, karbono dioxidoa (CO2) eta hondakinak bidaiatzen dira zainetatik. Hauxe da ibilbidea eskematikoki: Organoak - Zain periferikoak - Kaba zaina - Eskuineko aurikula - Eskuineko bentrikulua - Biriketako arteriak - Birikak.
Arnas aparatuarekiko loturari esker, biriketan gasen (O2 eta CO2) elkar-trukatzea gertatzen da, oxigenoa gorputzean sartuz eta azido karbonikoa kanpora ateraz.
Anatomia
Eskuineko bihotza
Ezkerreko bihotza
Lotutako gaixotasunak
Kardiologia da hauetaz arduratzen den espezialitate medikoa. Gaixotasuna oso aurreratua eta beste konponbiderik gabekoa, Bihotzeko kirurgiaren espezialistak arduratu behar dira.
Diagnostikoa lortzeko oso garrantzitsua da miaketa fisiko ona egitea. Bestela, proba osagarriak baliatzen dituzte kardiologoek ahalik eta zehaztasun handiena lortzeko.
Gaixotasunei dagokienez, hauexek dira aipagarrienak:
- Arritmiak.
- Bihotzaren tumoreak.
- Bihotz-gutxiegitasuna.
- Kardiopatia iskemikoa.
- Miokardiopatiak.
- Sortzetiko kardiopatiak.
- Perikardioaren gaixotasunak.
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Espainiako Kardiologia Federakundea
- (Frantsesez) Frantziako Kardiologia Federakundea