Giza (Egipto)
Giza[1] (arabieraz الجيزة al-Gizah) Nilo ibaiaren mendebaldeko ibarrean dagoen Egiptoko hiria da, Kairoren erdialdetik hogei kilometro inguru hego-mendebaldera eta metropoli guneko zati. Giza eskualdeko hiriburua da. 2006ko azken erroldaren arabera, 2.221.868 biztanlekoa da.
Giza مدينة الجيزة 'al-Gizah' | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Egipto |
Probintzia | Gizako eskualdea |
Izen ofiziala | الجيزة |
Jatorrizko izena | مدينة الجيزة |
Posta kodea | (+20) 2 |
Geografia | |
Koordenatuak | 29°59′13″N 31°12′42″E |
Azalera | 187 km² |
Altuera | 30 m |
Demografia | |
Biztanleria | 5.598.402 (2020ko abenduaren 12a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 29.937,98 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Sorrera | 642 |
Ordu eremua | UTC+02:00 |
Hiri senidetuak | Los Angeles eta Istanbul |
giza.gov.eg… |
Ondarea
Ezaguna da munduan, bertatik gertu, Gizako nekropolia dagoelako. Bertan, duela 4.600 urte inguru, IV. dinastiako hiru piramide handiak eraiki ziren, Keops, Kefren eta Mikerinosenak, alegia. Giza, Menfiseko nekropoliaren zati da, berrogei kilometro baino gehiagoan hedatzen zena, eta, Antzinako Egipton Her-necher (Nekropolia) edo Imentet (Mendebaldea) izen orokorrarekin ezagutzen zena.
Hiru piramideetako bakoitzak, bere izen propioa zuen, inguratzen zuen nekropolia ere izendatzen zuena. Keopsen ostertza, Kefren handia da eta Mizerino jainkotiarra da. Keopsen erregealdian hartu zuen Gizak berebiziko garrantzia.
Gizan, hilobi mota ezberdinak daude, mastaba eta hipogeoak bezala, errege familiako jendearentzat, goi kargudunentzat edo apaizentzat zirenak.
Faraoien hondarrak gorde zituzten piramideak, hil multzo handien zati ziren, tenplu, beste hilobi eta piramide txikiagoekin batera. Keopsen piramidearen ekialdean, erreginen piramideak deritzenak eraiki ziren, 50 metroko luzera eta 30 metroko garaiera zutenak, bere ama Hetepheres eta bere emazte Merytites eta Henutsenentzako hilobi bezala. 1992an, Piramide Handiaren hego-ekialdean zegoen beste piramide baten arrastoak aurkitu ziren, oinarri karratua, 23 metro luze eta 12 metro garai. Harrizko lehen hiru hilaren arrastoak baino ez ziren aurkitu.
Barrutiak eta auzoak
- Dokki barrutia
- Agouza barrutia
- Giza barrutia
- Bulaq ad Dakrur
- Imbabah
- Haram barrutia
- Omrania
- Monib
- Kafr Tuhurmus
Gizako ordokia
Gizako ordoki edo nekropoliko eraikin eta elementurik esanguratsuenak, honako hauek dira:
- Gizako Piramide Handia
- Kefrenen piramidea
- Mizerinoren piramidea
- Gizako Esfinge Handia
- Erreginen piramideak
- Alboko piramideak
- Noble eta gortesauen mastabak
- Hil tenpluak
- Haraneko tenpluak
- Prozesio galtzadak
- Eguzki txalupak dituzten lubakiak
- Artisauen hiria, biltegi eta lantegiekin
Klima
Datu klimatikoak (Giza) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 18 | 19 | 23 | 28 | 32 | 35 | 36 | 36 | 32 | 29 | 26 | 21 | 27.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 9 | 9 | 11 | 13 | 18 | 21 | 22 | 22 | 21 | 18 | 15 | 11 | 15.8 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 3 | 3 | 3 | 0 | 13 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 3 | 13 | 35.6 |
Iturria: Weatherbase [2] |
Herri eta hiri senidetuak
- Los Angeles (AEB)
- Rinkeby (Stockholm) (Suedia)
- Bandar Seri Begawan (Brunei) (2011ko abuztuaren 2tik aurrera)
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Weatherbase. (2011). Weatherbase: Historical Weather for Giza, Egypt. .