Giuseppe Zanardelli
Giuseppe Zanardelli (Brescia, 1826ko urriaren 26a - Moderno, 1903ko abenduaren 26a) italiar legegizon eta politikaria izan zen. Italiako lehen ministroa izan zen 1901etik 1903an.
Italiako Lehen Independentzia Gerran austriarren aurka borrokatu ondoren, zuzenbidea ikasi zuen Pisan. 1859an Suitzara erbesteratu zen, baina Bresciara itzuli zen Italiako Bigarren Independentzia Gerran hiriaren matxinada antolatzeko.
Ezkerreko kidea, 1859an diputatu hautatu zuten. 1870eko hamarkadatik aurrera Herri Lan, Barne eta Justizia ministro izan zen. 1901ean gobernua osatu ahal izan zuen ezker muturraren laguntzarekin. Bi urte geroago, dimisioa eman zuen, osasun-arrazoiengatik.
Hizlari bikaina izan zen. Burgesia lonbardiarraren eta XIX. mendeko liberalismoaren ordezkaria, boto-eskubidea zabaltzea, antiklerikalismoa, askatasun zibilak, merkataritza askea, kontzientzia-askatasuna eta dibortzioa babestu zuen.