Giuseppe Ungaretti
Giuseppe Ungaretti (Alexandria, Egipto, 1888ko otsailaren 8a - Milan, 1970eko ekainaren 1a) italiar poeta izan zen. Ikasketak Frantzian egin zituen, eta Literaturako irakasle izan zen Brasilgo Sao Pauloko Unibertsitatean (1937). Popolo d´Italia eta Gazzetta del popolo egunkarietan idatzi zuen. Frantziako dekadentismoaren eragina (Rimbaud, Mallarmé, Valéry eta abarrena) nabari da haren obretan, eta haren ondorioz Italian sortu zen hermetismoaren aitzindaria izan zen. Obra nagusiak: Il porto sepolto (1916, Urperatutako Kaia); Allegria (1931, Poza Eduardo Gil Berak 1992an euskaratua); Sentimento del tempo (1933, Denboraren sendimendua); Il dolore (1947, Mina); La terra promessa (1950, Agindutako lurra); Un grido e paesaggi (1952, Oihu bat eta ikuspegi batzuk). Saiakera-bilduma bat Il deserto e dopo (Basamortua eta gero) egin zuen, halaber. Shakespeareren, Luis de Góngoraren, Stéphane Mallarméren eta William Blakeren obra batzuk italierara itzuli zituen.
Giuseppe Ungaretti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Alexandria, 1888ko otsailaren 8a |
Herrialdea | Brasil Italiako Erresuma (1888ko otsailaren 8a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1970eko ekainaren 1a, 1970eko ekainaren 2a) |
Lehen hizkuntza | italiera |
Heriotza | Milan, 1970eko ekainaren 1a (82 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: bronkopneumonia |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera ingelesa frantsesa gaztelania portugesa Brasilgo portugesa |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, itzultzailea, kazetaria, saiakeragilea, idazlea eta unibertsitateko irakaslea |
Lateralitatea | eskuina |
Lantokia(k) | Erroma eta São Paulo |
Enplegatzailea(k) | São Pauloko Unibertsitatea Erromako La Sapienza Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Royal Italian Army (en) |
Gradua | kabo |
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alderdi politikoa | Alderdi Nazional Faxista |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Ungaretti |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.