Giuseppe Tomasi di Lampedusa

Giuseppe Tomasi di Lampedusa (Palermo, 1896ko abenduaren 23aErroma, 1957ko uztailaren 23a), idazle italiar bat izan zen, Gattopardo eleberriaren egilea.

Giuseppe Tomasi di Lampedusa

Bizitza
JaiotzaPalermo, 1896ko abenduaren 23a
Herrialdea Italiako Erresuma  (1896ko abenduaren 23a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  1957ko uztailaren 23a)
HeriotzaErroma, 1957ko uztailaren 23a (60 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: birikako minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Alexandra Wolff Stomersee (en) Itzuli
LeinuaHouse of Tomasi di Lampedusa (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaErromako La Sapienza Unibertsitatea
Hizkuntzakitaliera
frantsesa
ingelesa
alemana
gaztelania
errusiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta saiakeragilea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

IMDB: nm0223943 Find a Grave: 11227542 Edit the value on Wikidata
Giuseppe Tomasi di Lampedusa

Umetan Palermoko bere etxe handian ikasi zuen, maistra batekin. 1911tik aurrera, 14 urtetik 19 urtera bitartean, Giza Zientziak ikasi zituen Erroman, eta 1915ean, Zuzenbide Fakultatean eman zuen izena, baina ez zituen ikasketak bukatu. Izan ere, urte hartan bertan, gerran parte hartu behar izan zuen, eta Caporettoko batailan austriarrek preso egin eta Hungarian espetxeratu zuten. Nolanahi ere, ihes egitea lortu zuen eta oinez itzuli zen Italiara. Teniente kargua zuela armada utzi ostean, Sizilia itzuli zen. Urte haietan, hainbat bidaia egiteaz gainera, atzerriko literatura ikasteari ekin zion. 1925ean, bere lehengusu Lucio Piccolorekin Genovara joan zen sei hilabeterako, eta bertan, kolaborazio batzuk egin zituen “Le opere e i giorni” literatura aldizkariarentzat.

1932ko abuztuaren 24an, Rigan, Alexandra Wolff Stomersee psikoanalistarekin ezkondu zen -Alexandraren ama, 1920an, Giuseppe Tomasiren osaba batekin ezkondu zen-. Ezkondu ondoren, Palermora joan ziren bizitzera, baina handik gutxira emaztea Letoniara itzuli zen, amaginarrebarekin ez baitzen oso ondo konpontzen. 1934an, aita hil zenean, Giuseppek haren titulua oinordetu zuen. 1940an, hasieran gerran parte hartzera behartu bazuten ere, berehala lizentziatu zuten, oinordetutako nekazal enpresako buru izateagatik.

Gerra bitartean, amarekin Capo d’Orlandon hartu zuen babesa, eta geroaago emaztea ere joan zen hara, gerraren arriskuetatik ihesi. 1946an, ama hiltzean, Palermora itzuli zen. 1953an, gazte intelektual batzuekin elkartzen hasi zen. Haietako bi Francesco Orlando eta Gioacchino Lanza Tomasi ziren. Azken honekin zeukan harremana hain izan zen estua, ezen adoptatu egin baitzuen urte batzuk geroago.

Giuseppe eta bere lehengusu Lucio Piccolo maiz elkartzen ziren, eta 1954an, San Pellegrino Termeko literatura bilkura batera joan ziren, lehengusua, poeta izanik, gonbidatuta baitzegoen. Han Eugenio Montale eta Maria Bellonci ezagutu zituen Giuseppek. Bidaia hartatik itzultzean ekin omen zion Gattopardo idazteari. Handik bi urtera, 1956an, bukatuta zuen eleberria. Argitaletxeei aurkeztu zienean, ez zioten aintzat hartu eta horrek atsekabez bete zuen Giuseppe.

1957an, biriketako minbizia diagnostikatu zioten, eta urte hartako uztailaren 23an hil egin zen, bere lana argitaratuta ikusi gabe. Haren eleberria 1958an Feltrinelli argitaletxeak argitaratu zuen azkenik, Elena Crocek Giorgio Bassaniri bidali eta gero; era hartara, Einaudi argitaletxeko Elio Vittorinik lehenago izan zuen hanka sartze larria konpondu zen, ez baitzen ohartu italiar literaturaren maisulan bat irakurri zuenik. 1959an, eleberriak Strega saria jaso zuen.

Bitxia bada ere, Giuseppe Tomasi di Lampedusa etxetik urrun hil zen, Gattopardoko protagonista bezalaxe, Erroman, 1957ko uztailaren 23an. Bere hilotza uztailaren 28an lurperatu zuten Palermoko kaputxinoen hilerriko familiaren hilobian.

Obra

  • Il Gattopardo, 1958 (euskaraz, Gattopardo).
  • Racconti,1961.
  • Lezioni su Stendhal, 1977.
  • Invito alle Lettere francesi del Cinquecento, 1979.
  • Il mito, la gloria, 1989.
  • Letteratura inglese, 2 liburuki, 1990-1991.
  • Viaggio in Europa. Epistolario 1925-1930, 2006.

Euskaratutako liburuak

  • Gattopardo. Literatura Unibertsala Bilduma, 44. zk. IBAIZABAL, 1995. Itzultzailea: Koldo Biguri. Jatorrizko izenburua: Il Gattopardo (1958).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Tomasi di Lampedusa Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.