Giuseppe Terragni

Giuseppe Terragni (Meda, Lombardia, 1904ko apirilaren 18 Como, 1943ko uztailaren 19) arkitekto italiarra zen, gehien bat Mussoliniren erregimen faxistaretzat lan egin zuena. Arkitektura arrazionalista italiarraren sustatzaile eta burua izan zen. Lanik ezagunena Comoko Casa del Fascio deritzana da, 1932-36 urteetan eraikia probintziako Alderdi Faxistaren egoitza izateko.

Giuseppe Terragni
Bizitza
JaiotzaMeda eta Mêda (en) Itzuli, 1904ko apirilaren 18a
Herrialdea Italiako Erresuma
HeriotzaComo eta Pavia, 1943ko uztailaren 19a (39 urte)
Heriotza modua: Tronbosia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaPolytechnic University of Milan (en) Itzuli
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea eta diseinatzailea
Lan nabarmenak
Genero artistikoaarrazionalismoa

1921 urtean Milango Politeknikoan izena eman zuen, Scuola Superiore di Architettura delakoan, eta 1926 urtean diplomatu zen. 1927an, Rassegna italiana aldizkarian Gruppo 7 taldearen lau artikuluak argitaratu zituen, Arrazionalismo Italiarraren manifestutzat hartzen direnak. Talde hau, Terragniz gain, Adalberto Libera, Luigi Figini, Gino Pollini, Guido Frette, Sebastiano Larco eta Carlo Enrico Ravak osatzen zuten.

Lan garrantzitsuak

  • 1929 : Novocomum eraikina, Como
  • 1930 : Lehen Mundu Gerran hildakoei Monumentua, Erba, Como
  • 1932 : O aretoa Iraultza Faxistaren Erakustaldian
  • 1932-36 : Casa del Fascio, Como
  • 1933-35 : Rustici Etxea, Milan
  • 1936-37 : Sant'Elia haurtzaindegia, Como
  • 1938 : Danteum proiektua, Erroma
  • 1938-40 : Casa del Fascio, orain Palazzo Terragni, Lissone
  • 1939-40 : Giuliani-Frigerio apartamentu eraikina, Como

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Giuseppe Terragni Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.