Giuseppe Sinopoli
Giuseppe Sinopoli (Venezia, 1946ko azaroaren 2a - Berlin, 2001eko apirilaren 20a) italiar musikagile eta zuzendaria. Medikuntzako ikasketak egin zituen eta Paduako Unibertsitatean graduatu zen; musika ere ikasi zuen Veneziako Kontserbatorioan. Psikiatra eta kirurgialari gisa lan egin zuen eta Veneziako Kontserbatorioko irakasle izan da. 1975ean musika garaikideko talde bat sortu zuen eta musika garaikideko programak antolatu ditu Berlingo Orkestra Filarmonikoarekin. Konposizioari dagokionez, lanak idatzi ditu ganbera musikako taldeetarako, abesbatzetarako eta ahotserako, baliabide elektronikoez lagunduta jotzekoak gehienak. Londresko Elkarte Filarmonikoko zuzendari nagusi, 1983an, eta Dresdengo Estatu Antzokiko zuzendari musikal, 1990ean, izendatu zuten.
Giuseppe Sinopoli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Venezia, 1946ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Italia |
Heriotza | Berlin, 2001eko apirilaren 20a (54 urte) |
Hobiratze lekua | Udako hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Paduako Unibertsitatea Accademia Musicale Chigiana (en) University of Music and Performing Arts Vienna (en) Conservatorio di Musica Benedetto Marcello di Venezia (en) |
Hizkuntzak | italiera |
Irakaslea(k) | György Ligeti |
Ikaslea(k) | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | orkestra zuzendaria, musikagilea, musika-irakaslea eta bildumagilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | opera |
Musika instrumentua | organoa |
Diskoetxea | Deutsche Grammophon (en) |
|
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/2/13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.