Giuseppe Parini
Giuseppe Parini (Bosisio Parini, Lonbardia, Italia, 1729ko maiatzaren 23a - Milan, Italia, 1799ko abuztuaren 15a) italierazko poeta izan zen.
Giuseppe Parini | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Bosisio Parini, 1729ko maiatzaren 23a | ||
Heriotza | Milan, 1799ko abuztuaren 15a (70 urte) | ||
Hobiratze lekua | Mojazza Cemetery (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, satira-idazlea, libretista eta idazlea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Kidetza | Accademia dei Trasformati (en) Arcadiako Akademia | ||
Izengoitia(k) | Ripano Eupilino | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Apaiz egin zen 1754. urtean. Serbolloni dukeen etxeko hezitzaile izan zen 1754-1762 urteetan. Aristokraziari buruzko satira obra luze bat egin zuen, Il giorno (Eguna), lau liburuz osatua, Milango aitoren semeak gogor kritikatzen zituena. Gazzeta di Milano egunkariko zuzendari izendatu zuten 1768. urtean. Oda ugari idatzi zuen, bestalde: Il bisogno (Beharra), Il messaggio (1793, Mezua), La caduta (1785, Erorketa), Alla Musa (1795).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.