Giuseppe Mercalli
Giuseppe Mercalli (1850eko maiatzaren 21a - 1914ko martxoaren 19a) italiar bulkanologoa izan zen. Apaiza izendatu zuten eta irakasle izan zen Milango seminarioan, baina bere ideia liberalak zirela eta kanporatua izan zen. Ondoren Italiako gobernuak irakasle izendatu zuen.
Giuseppe Mercalli | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1850eko maiatzaren 21a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1861eko martxoaren 17a - 1914ko martxoaren 19a) |
Heriotza | Napoli, 1914ko martxoaren 19a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Napoli |
Hezkuntza | |
Heziketa | Napoli Federiko II.a Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | sismologoa, bolkanologoa, unibertsitateko irakaslea eta geologoa |
Enplegatzailea(k) | Napoli Federiko II.a Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
150 liburu idatzi zituen sismologiari buruz, euretariko batzuk 28 hizkuntzatara itzuli direnak, baina bere ekarpenik ezagunena Mercalli eskala asmatzea izan zen, lurrikarak neurtzeko gaur egun ere erabiltzen den sistema.
Parafinazko lanpara bat erortzean erreta hil zen, baina garaiko poliziaren arabera erailda izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.