Giuseppe Meazza
Giuseppe Meazza, Peppino edo Peppìn deitua (Milan, 1910eko abuztuaren 23a - Lissone, 1979ko abuztuaren 21a) italiar futbolari eta entrenatzailea izan zen. 1930eko hamarkadan Inter taldean jokatu zuen, batez ere, baina baita AC Milan, Juventus FC, SSD Varese Calcio eta Atalanta taldeetan ere. Italiako futbol selekzio nazionalaren buru izan zen munduko bi titulu lortzeko, 1934 eta 1938an, honetan kapitain bezala. Erretiratu ondoren, hainbat taldetako entrenatzailea izan zen, tartean Inter eta Atalanta.
Giuseppe Meazza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Milan, 1910eko abuztuaren 23a |
Herrialdea | Italiako Erresuma (1910eko abuztuaren 23a - 1946ko ekainaren 18a) Italia (1946ko ekainaren 18a - 1979ko abuztuaren 21a) |
Heriotza | Rapallo, 1979ko abuztuaren 21a (68 urte) |
Hobiratze lekua | Milango monumentuzko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | aurrelaria |
Pisua | 73 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro, 169 zentimetro |
Izengoitia(k) | Il Balilla |
Palmaresa
Internazionale
- Italiako liga: 1929-30, 1937-38, 1939-40
- Italiako futbol kopa: 1938-39
Italia
- Munduko Futbol Txapelketa: 1934, 1938
- Erdialdeko Europako Nazioarteko Kopa: 1927-30, 1933-35
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.